Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean, Garbikerrek urtean bitan jartzen du Garbigune mugikorra Zubiondo plazan eta oraingoan, gabonetako jai egunen harira, aipatu plazan egongo da kokatuta, hain zuzen, abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra bitartean. Hala, egun horietan zehar, zornotzarrek etxean dituzten hainbat hondakin, tresna eta gailu birziklatzeko aukera izango dute, Amorebieta-Etxano erdigunean.
Bertan, besteak beste, honako hauek utzi ahal izango dira: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa, kableak eta telefono mugikorrak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tintazko tonerrak eta kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, DVDak edota erradiografiak.



