Haurrei zuzenduriko ekintza egitarau zabala martxoan, Amorebieta-Etxanon

  • Proposamenen artean, eskulan edo gozogintza osasungarriko tailerrak, lorezaintza ikastaroa edo herri kirol saio bat antolatu dira, besteak beste.

Amorebieta-Etxanoko Udalak haurrentzako eta familientzako ekintza egitarau anitz bezain zabala diseinatu du martxorako. Helburua da haur zein familia zornotzarrei aisialdirako eta ikaskuntzarako espazioak eskaintzea, sormena, talde-lana eta haurren eta familien parte-hartzea sustatzen duten jarduera ludiko eta hezitzaileen bidez.

Larunbat sortzaileak, familian

Antolatutako egitarauaren baitan, Ludoteka Familian programaren bitartez, jarduera desberdin bat eskainiko da larunbatero haur zein familiei zuzenduta. Martxoaren 8an, esaterako, tailerra egingo da Nahi dudana izan naiteke lelopean. Bi txanda izango dira, 10:30ean lehena eta 12:00etan bigarrena eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Martxoaren 15ean eta 29an, ludotekako ateak zabalik egongo dira 10:30etatik 13:30etara joko librerako. Eta martxoaren 22an gozogintza osasuntsuko ikastaroaren bigarren saioa egingo da, hau ere bi txandatan, 10:00etan eta 12:00etan.

Bestalde, bi ikastaro ere eskainiko dira ludotekan: bata, lorezaintzari buruzkoa, 2015 eta 2018 artean jaiotako haurrentzat, martxoaren 6, 13, 20 eta 27an, 19:00etatik 20:00etara. Bigarren tailerra, Artista Txiki-Txikiak izenekoa, 2018 eta 2021 bitartean jaiotako adingabeei zuzenduta dago eta sormena eta arte plastikoak ditu oinarri. Martxoaren 11, 18 eta 25ean izango da, hau ere, 19:00etatik 20:00etara.

Bueltan da Erdu Olgetan, herri kirol saio batekin

Martxoaren 22an, Erdu Olgetan ekimenaren baitan, Amorebieta-Etxanoko haurrek herri kirol saio batez gozatzeko aukera izango dute, adinaren arabera banatutako hiru txandatan: 16:00etan eta 17:30ean, 2016 eta 2018 artean jaiotako haurren txanda izango da, eta 19:00etan, berriz, 2015ean jaiotakoena.

Jardueretarako izen-emateak martxoaren 2ra arte egongo dira zabalik, Udalaren webguneko Izen-emateak atalaren bidez.

Informazio gehiagorako, interesa duten familiek Gazte Informazio Bulegora jo dezakete 11:00-13: 00 eta 17:00-20: 00 ordutegian.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only