Albisteak

Hemen da Más datos Cáncer, minbiziari buruzko datuak biltzen dituen lehenengo espazio irekia

Minbiziaren Aurka Bizkaian / Contra el Cáncer en Bizkaia www.asociacioncontraelcancer.es

Bilbo, 2025eko otsailaren 4a.

Minbiziaren Aurkako Munduko Egunaren baitan, Más datos Cáncer aurkeztu da, minbiziari buruzko datuak biltzen dituen lehen espazio irekia.


Minbiziari buruzko ezagutza jasotzen duen eredu integratu honek gure inguruan minbizia jorratzeko orduan ekitatea sustatzea du xede eta, horretarako, gaixotasun honen gainean dagoen informazioaren sarbidea, homogeneotasuna eta kalitatea hobetu nahi ditu.

  • 24 erakunde zientifiko eta elkartek osatzen dute ekimena, tartean Minbiziaren Aurkako Elkarteak. Asmoa minbiziaren gaineko ezagutza jasotzen duen eredu integratua sortzea da.
  • Otsailean zehar, Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak hainbat ekintza garatuko ditu minbiziaren aurrean biziraupena handitzearen garrantziaz kontzientziatzeko.
  • Bizkaiko kirol-taldeek besoko berdea (itxaropenarena) daramate, guztiok minbiziaren aurrean batuta gaudela adierazteko.


Minbiziaren kudeaketa eraldatzeko funtsezko tresna


24 erakunde zientifiko eta paziente-elkartek osatutako ekimena da Más datos Cáncer. Minbiziaren gaineko ezagutza jasotzen duen eredu integratua sortzeko asmoz, 69 adierazle biltzen ditu, minbizia duten pertsonen ibilbideko sei dimentsio nagusietan antolatuta: osasunaren sustapena eta lehen mailako prebentzioa, bigarren mailako prebentzioa, detekzio goiztiarra, diagnostikoa, osasun-arreta, jarraipena eta bizi-amaiera.


Tresna dinamiko honek aukera ematen du minbiziaren adierazleek denboran zehar duten egoera aztertu eta alderatzeko. Hartara, modu koordinatuan egin ahal izango da lan administrazio publikoekin, osasun-sisteman identifikatutako hobekuntza-arlo nagusietan eta minbiziari buruzko informazioaren hutsune eta gabezietan.

Más datos Cáncer eredua gizarte osoarentzat izan behar baliagarria, datuak eskuratu eta integratzeko aukera bermatu behar baitu. Hartara, minbiziaren ezagutzan sakondu ahalko dugu, urrats hori funtsezkoa izanik gaixotasunari modu eraginkorragoan aurre egiteko. Hori dela eta, pazienteentzat bizi-kalitatea hobetu egingo da, minbiziaren kudeaketan ekitate handiagoa lortuko da, eta biziraupen-tasak handitu egingo dira.


Espazio hori herritar guztien esku egongo da, web-plataformaren bidez (https://www.masdatoscancer.es/), gizartearen irisgarritasuna eta ahalduntzea sustatuz, informazio argia eta ulergarria tarteko.

Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela-eta Bizkaian egingo diren ekintzak


Gaur egun, arazo soziosanitario nagusia minbizia da. Aurreikuspenen arabera, bi gizonetik batek
eta hiru emakumetik batek beren bizitzan zehar minbizi-motaren bat garatuko dute. Bizkaian, iaz,
7.700 minbizi-kasu berri baino gehiago diagnostikatu ziren eta, Minbiziaren Aurkako Elkartearen
Minbiziaren Aurkako Behatokiaren arabera, kopuru horrek gora egingo du datozen urteetan.


Minbiziaren Aurkako Munduko Egunaren baitan, Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak otsailean
hainbat ekintza garatuko ditu, gizartea minbiziaren biziraupenaz kontzientziatzeko. Ekintza horien
helburua izango da, batetik, 2030erako batez beste % 70eko biziraupen-tasa lortzea eta, bestetik,
kolektibo desberdinak gaixotasun honen aurkako borrokara batzea, batasuna eta itxaropena
islatuko dituen ikur baten bidez (besoko berdea).


Nabarmentzekoa da Athletic Kluba, Sume Bilbao Basket, Barakaldo Futbol Kluba, Amorebieta
Kirol Elkartea, Sestao River Kluba eta Arenas Kluba, besteak beste, besoko berdea erabiltzen ikusi
ditugula urtarrilaren 31ko eta otsailaren 1 eta 2ko partiduetan, hurrenez hurren. Hala, bat egin dute
“Guztiok minbiziaren aurka” ekimenarekin.


Era berean, Bizkaiko Futbol Federakundearen lankidetzari eta inplikaziori esker, Bizkaian federatutako 150 futbol-klub baino gehiagok erabiliko dute besoko berdea urtarrilaren 3etik otsailaren 9ra jokatuko diren partiduetan.


Horrez gain, ekimenera batu dira Euskal Herriko Unibertsitatea, Bizkaiko Campusa (Leioa), Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko), Deustuko Unibertsitatea, Armengol, Hermanos Larrinaga eta Fernando ikastetxeak, Basurtu, Gurutzeta eta Galdakaoko ospitaleetako irakaskuntza-unitateak, eta Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Bermeo, Durango, Ermua, Gernika eta Ondarroa herriak, informazioa zabaldu eta besoko berdeak banatzen, minbizia duten pertsonen eta beren senideen bizitzan gaixotasun honek duen eragina murrizteko helburu komunarekin bat.

+ Irakurri

Gazteentzako Gurot tribial lehiaketa iritsi da Amorebieta-Etxanora

2025/02/06

Bizkaiko Foru Aldundiak eta hainbat udalerrik elkarlanean, horien artean Amorebieta-Etxanok, GUROT izeneko taldekako tribial lehiaketa jarri dute martxan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Euskarazko joko honek aisialdian hizkuntzaren erabilera sustatzea du helburu, eta, aldi berean, gazteei jarduera alternatibo eta


Felix Garretak kirol-medikuaren alta jaso du

2025/02/04

Felix Garreta SD Amorebietako jokalari ohiak alta jaso du eta futbolera itzuli da. Koman mantendu zuen istripu larri baten ondorioz hilabete batzuk osatu ondoren, Real Betiseko erdiko atzelari gaztea, Balompié, bigarren talde zurian inskribatu dute, eta bertan hasiko da kirol

‘Bertokoak Berton’ martxan jarraitzen du, Euba, San Miguel, Etxano eta Boroa auzoak biziberritzeko jarduera ugarirekin

2025/02/03

Bueltan da ‘Bertokoak Berton’ programa, udalerriko landa-auzoak biziberritzeko eta kultur zein gizarte ekintzak Amorebieta-Etxanoko auzoetara zabaltzeko diseinatutako ekimena. Oraingoan ere, programa honen bitartez, jarduera ugari eskainiko dira, otsailetik maiatzera bitartean, Euba, San Miguel, Etxano eta Boroako auzoetan, herritar orori zuzenduak.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only