Herri Txiki, Infernu Handi Boroan: “Baserritik mundura eta mundutik Boroara”


ETB1eko saio arrakastatsua, “Herri Txiki, Infernu Handi”, Boroan izan da azken atalean. Miren aurkezleak Jon Ander ezagutu zuen lehenik, eta honek Boroako ibilbide orokorra eskaini dio: ermita, elkartea eta igerilekua erakutsiz.


Pagadik, berriz, Josefina lagundu du patatak zuritzen. Josefina, egunero Saltxa tabernarako tortillak egiten ditu, eta ez du aukera galdu bere semeak daraman taberna goraipatzeko: “pintxo onak y buen servicio!”

Mirenek beste abentura bat ere izan zuen: Ibai baserritarra ezagutu eta, berarekin batera, zezen bati masajea ematen eta ardiei manikura egiten jardun du, baserriko lanen alde berezia hau ezagutuz.


Pedro Luis “Urtain” bolo-jokalari ospetsuak bere 30 txapel ofizialak erakutsi dizkio Pagadiri. Eta noski, San Pedroko bolatokian bolo partida animatu bat jokatu dute: bokata eta ardauarekin “berotuta” lehenengo, eta gero boloekin saiatuta. Pagadik, ordea, “beroketa” gehiago gozatu omen zuen!


Jabier eta bere ehiza-txakurra Axia ere protagonista izan dira: entrenamendu saio dibertigarria eskaini dute. Ondoren, Ospa txakurrari nola mozten dion ilea erakutsi du, eta Miren bera ere ile-apaintzaile bihurtu da une batez.


Kirol gogorrak ere izan du lekua: Inaxio, Usansolokoa jaiotzez baina Boroan ezkonduta eta Anaitasuna Elkarteko bazkidea, lau aldiz lucha grecorromatar txapelduna izandakoa, borroka erakustaldi bat eskaini du Pagadirekin, San Pedro ermitako aterpean.


Amaiera ezin alaiagoa izan zuen saioak: Anaitasuna Elkarteak TrikiKarroa prestatu zuen, San Pedroetan egiten duten moduan, festa giroa eta musika herri osoan zabalduz.


Eta azken ukitu poetikoa Sebastian Lizasok jarri zuen, “Baserritik mundura eta mundutik Boroara” abestuz, San Pedro ermitan auzotar guztien aurrean emandako emanaldian.

Ez galdu programa osoa!

https://www.eitb.eus/eu/nahieran/saioak/herri-txiki-infernu-handi/boroa/osoa/9303/244388

+ Irakurri

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only