Besue (Bertoko Emakume Sortzaileen Uztarako Etxea) taldeak igande honetan, irailaren 21ean, Emakume Sortzaileen Azokaren 3. edizioa ospatuko du. Azoka Arraibi plazan, Txiri-txiri tabernaren ondoan, egingo da, 11:00etatik 14:30era bitartean.



Goiz osoan zehar, herritarrek 14 emakume sortzaileren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera izango dute:
- Araceli Lopez
- Ainara Rueda (“ARA_boltsak”)
- Ainhize Hurtado (“Potxoladas by Ainhi”)
- Araia Atxutegi (“Zoramena”)
- Enara Lauzirika eta Mari Jose Lauzirika (“Ama-alabak”)
- Iratxe Ereño
- Iratxe Gorospe (“Pinpi_li”)
- Itziar Garrido
- Izaskun Lanbarri (“lanbitxi”)
- Karmele Aurtenetxe
- Sara Estebez (“Kanela Hautsetan”)
- Txaro Marquinez
- Maite Sanz (“Amabitxi”)
- Besue
Egitaraua 11:00etan hasiko da azokaren irekierarekin, eta 14:00etan sortzaileen lanekin osatutako otzara baten zozketa egingo da. Jardunaldia 14:30ean amaituko da. Eguraldi oso txarra eginez gero, azoka bertan behera geldituko da, eta Gabonak baino lehenago egingo da Besue-ren egoitzan.
Besue 2023an sortu zen, helburu argiarekin: kultura, emakumea eta euskara bultzatzea Zornotzan. Gaur egun, 50 bazkide baino gehiago ditu, eta eskaintza zabala egiten du: dantza ikastaroak, tailerrak, liburu aurkezpenak edota topaketak.
Azoka honekin, Besuek beste behin emakumeen sorkuntzak ikusarazi eta herriaren erdigunera proposamen kultural berriak ekarri nahi ditu.





