Irailaren 25ean Adinekoen Ongizateari buruzko Foroa ospatuko da

Adinekoen Ongizateari buruzko Foroa ospatuko du Amorebieta-Etxanoko Udalak asteazkenean, irailak 25.

  • Foroaren helburua da adinekoentzako udal-zerbitzuen berri ematea eta herriko adinekoen
    ongizatearen eta bizi-kalitatearen inguruan hausnarketa egitea.
  • Ekitaldia Zelaieta Zentroan egingo da, 12:00etan, eta herritarrei irekia izango da.

Datorren irailaren 25ean quot;Ondo Izan, Amorebieta-Etxanoko Adinekoen Ongizateari buruzko Foroa; jasoko du Zelaieta Zentroak, goizeko 12:00etan. Bertan izango dira Ainhoa Salterain alkatea eta Sonia Cabeza Gizarte Ekintzako zinegotzia, baita adinekoen zaintzari eta artatzeari loturiko gonbidatuak eta adinekoei zuzendutako zerbitzu edotatalde zein jardueren herriko erabiltzaileak ere.

Horien artean daude, esaterako, Alai Duarte, Nafarroa Zentroko koordinatzailea, Amorebieta-Etxanoko hirugarren adineko elkarteko kideak, Imanol Zubero, UPV/EHUko Soziologia irakaslea eta adineko pertsonei zuzenduriko hainbat talde eta elkarte-kidea den emakume zornotzar bat ere. Foroaren moderatzailea Ainhoa Garcia kazetaria izango da.

Bide horretan, Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko adinekoen ongizatea bermatzeko duen konpromisoari helduta, udalerriak kolektibo honi eskaintzen dizkion zerbitzuei buruzko hausnarketa eta elkarrizketarako gune bat sortzea du helburu ekitaldiak, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko eta Amorebieta-Etxanok adinekoentzako hiri lagunkoia izaten jarrai dezan.

Hala, Ainhoa Salterain alkateak emango dio hasiera ekitaldiari eta ondoren, mahai-ingurua egingo da gonbidatu guztiekin, hainbat gaien inguruan hausnartzeko, hala nola, etxeko arreta-zerbitzua, kirol eta osasun-programak, zahartze aktiboa, laguntza psikosoziala eta nahi ez den bakardadearen aurkako borroka, besteak beste. Gainera, adinekoen erabilerarako udal-instalazioen inguruan ere hitz egingo da, baita adinekoen eskura dauden ikastaro eta tailerrei edota herri inklusiboa eta irisgarria sustatzeko udal-politiken inguruan ere.

Ekimen honen bidez, adinekoen ongizate integrala sustatuko duten inguruneak sortzeko konpromisoa berretsi nahi du Amorebieta-Etxanoko Udalak, gizartean aktiboki parte har dezaten erraztuz eta haien premiei behar bezala erantzuten zaiela bermatuz.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only