- Gure burua maitatzen ikasteko tailerra eta Gernikako Bake Museora bisita gidatua urrian, Zainduz Programaren baitan
- Jarduera biak mendekotasun egoeran dauden senitartekoen zaintzaileei zuzenduta daude,
tailerraren kasuan, emakumezko zaintzaileei eta bisita, aldiz, emakume zein gizon zaintzaileei. - Bi jarduerak doakoak dira eta interesdunek Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez edo udal webguneko
‘Izen-emateak‘ atalean eman dezakete izena, irailaren 25a bitarte.
Amorebieta-Etxanoko Udalak, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaile edo senitartekoei zuzendutako “Zainduz Programa”-ren esparruan, bi jarduera berri eskainiko ditu urrian: “Gure burua maitatzen ikasten” tailerra, batetik, eta Gernikako Bake Museora bisita gidatua, bestetik.
Zainduz programak zaintzaileei laguntza integrala emateko konpromisoarekin jarraitzen du, haien ongizateak senitartekoen arreta hobetzeko duen garrantzia aitortuz. Hala, jarduera horiek helburu dute nork bere burua zaintzen ikastea eta, bereziki, zaintzaileak zaintzeko eta atseden hartzeko espazioak eskaini eta sustatzea.
“Gure burua maitatzen ikasten” tailerra
Tailer hau beren buruarekin duten harremana hobetu nahi duten emakume zaintzaileentzat da, tratu ona, autozaintza, autoezagutza, hazkunde pertsonala eta ahalduntzea ardatz hartuta. Urriaren 2tik 30era egingo da, 5 saiotan banatuta, asteazkenetan, 17: 00etatik 19: 00etara, Nagusi Aretoan, eta gaztelaniaz emango da.
Gernikako Bake Museora bisita gidatua
Urriaren 11n, ostirala, Gernikako Bakearen Museora bisita gidatua antolatuko da, zaintzaileei atseden eta deskonexio gune bat eskaintzeko. Jarduera honen helburua da atseden hartzea eta ingurune lasai batez gozatzeko aukera ematea, antzeko egoeretan dauden beste pertsona batzuekin batera, ordu batzuetan zaintza-lanetatik deskonektatzeko aukera emanez. Bisita goizean egingo da eta gaztelaniaz izango da.
Izen-ematea
Izen ematea zabalik dago, bi kasuetan, irailaren 25a bitarte eta interesunek Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez edo udal webguneko ‘Izen-emateak‘ atalean eman dezakete izena, inprimakia betez.


