Maiatzaren 23an ireki zen Amorebieta-Etxanoko umeen zein nagusien tanborradarako izen-ematea

  • Umeen tanborrada uztailaren 26an izango da, eta sukaldariek, antortxariek, fusilariek, kantinerek, danborralariek eta barrilariek osatuko dute.
  • Nagisuen tanborrada uztailaren 24an izango da, eta danborralariek, fusilariek, jinetek, sukaldariek eta kantinerek parte hartuko dute.

Jaietako ohiko danborradetan parte hartzeko izena emateko epea zabalduko da. Izena ematea ekainaren 3ra arte egongo da zabalik, eta Zelaieta Zentroan edo udal webguneko izenemate atalean egin daiteke.

Haurren tanborrada: txikienei zuzendua

Umeentzako tanborrada uztailaren 26an izango da, 2012 eta 2020 bitartean jaiotako haurrentzat (5 eta 13 urte bitartekoak). Aurten ere iaz gehitu zen barrilero eta barrilera taldea mantenduko da, aurreko urteetan tanborradetan parte hartu duten adin nagusiko gazteek osatua.

Horrela, haurren tanborrada osatuko duten taldea adinaren arabera honako hauek dira: sukaldariak, kandelariak, fusileroak, kantinariak, tanborreroak eta berritasun moduan barrileroak.

Helduen tanborrada: 16 urtetik gorakoentzat eta kandelariak 14 urtetik aurrera

Uztailaren 24an egingo den helduen tanborradan 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, eta 14 urtetik gorakoek kandelari gisa. Tanborrada honetan parte hartzen duten gorputzak danborralariak, fusilariak, zaldunak, sukaldariak eta kantinerak dira.

Gainera, Danborradak aurreko edizioetako parte-hartzaileen zerrenden antzinatasuna errespetatuko du.

Entsegu egunak eta arropa jasotzeko datak

Nagusiak

  • Danborrariak: ekainaren 18, 25; uztailaren 2, 9, 17 eta 23, 19:30etan
    Arropa jasotzea: uztailaren 17an
  • Fusilariak: ekainaren 17, 24; uztailaren 1, 8, 22 eta 23, 19:30etan
    Arropa jasotzea: uztailaren 22an
  • Kantinariak: ekainaren 30ean; uztailaren 14 eta 21ean, 19:30etan
    Arropa jasotzea: uztailaren 22an
  • Sukaldariak: ekainaren 19, 26; uztailaren 3, 10 eta 17, 19:30etan
    Arropa jasotzea: uztailaren 17an

Umeak

  • Barril joleak: ekainaren 30ean; uztailaren 7, 14 eta 21ean, 18:30etan
  • Danborrariak: ekainaren 30ean; uztailaren 7, 14 eta 21ean, 17:30etan
  • Fusilariak: ekainaren 30ean; uztailaren 7, 14 eta 21ean, 18:00etan
  • Kantinariak: ekainaren 30ean; uztailaren 14 eta 21ean, 18:00etan

+ Irakurri

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only