Ibilgailu elektrikoen “Greenpower Hiri Zirkuitua” lehiaketa martxoaren 23an iritsiko da

  • Egun horretan, 9-11 urte bitarteko gazteek Gobblins modalitatean hartuko dute parte, ohiko moduan, eurek eraikitako auto elektriko eta jasangarri batekin.

Beste urte batez, Amorebieta-Etxanok bat egin du ibilgailu elektrikoen “Greenpower Bridgestone Zirkuitua” deituriko lehiaketarekin. Ekimenaren bosgarren edizioa da aurtengoa eta Bizkaiko beste bi herrirekin batera hartuko du parte: Bilbo eta Barakaldo, hain zuzen ere. Lehiaketa honen helburu nagusia da gazteen artean mugikortasun iraunkorra eta berrikuntza sustatzea.

“Greenpower Bridgestone Zirkuitua”, konponbide aurreratuetan eta mugikortasun iraunkorrean munduko liderra den Bridgestonek enpresak babesten du, Alfonso Líbano Firestone fundazioarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, tokiko udalekin (horien artean, Amorebieta-Etxanoko Udala) eta Enekuri Motor eta Autonervión ibilgailuen kontzesionarioekin batera. 9 eta 25 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago eta helburu du gazteen artean zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko eta matematikarekiko (STEM) interesa sustatzea, horretarako ibilgailu elektrikoak diseinatuz, eraikiz eta horiekin lehiatuz. Ekimen honen bitartez, beren ibilgailu elektrikoa sortzeko negozio-plan bat sortzea eta garatzea eskaintzen zaie erronka gisa, ondoren, ibilgailu horrekin parte har dezaten lehiaketan.

Energia-eraginkortasuna jasangarritasunaren ardatz

Lasterketetan aurrez zehaztutako ibilbide bati ahalik eta bira gehien egin behar dizkiete ibilgailuek. Ibilgailuen motor elektrikoa eta bateriak berdinak izango dira guztientzat baina parte-hartzaileek autoaren karrozeria eta haren alderdi mekanikoak eta elektrikoak diseinatu behar dituzte, errendimendua hobetze aldera. Lasterketetan, bateria agortu gabe kilometro gehien egitea lortzen duena da irabazlea; beraz, ez du azkarrenak irabazten, modu eraginkor, energetiko eta jasangarrian gidatzen duenak baizik.

Martxoaren 23an, hitzordua Amorebieta-Etxanon

Lehiaketa larunbat honetan, martxoak 15, abiatuko da Bilbotik. Bertan “STEM jaialdia” egingo da San Mameseko zabalgunean eta lehen aldiz, hezkuntza-programa honetako kategoria guztiak bilduko dira. 8 eta 11 urte bitarteko ikasleek Gobblins modalitatean hartuko dute parte eta 11 eta 25 urte bitartekoek f24 eta f24+ kategorietan.

Ondoren, martxoaren 23an Amorebieta-Etxanora helduko da eta egun horretan, 9-11 urte bitarteko gazteek Goblins modalitatean parte-hartuko dute. Barakaldok ere parte hartuko du, ekainaren 8an Herriko Plazan egingo den lasterketarekin.

Programa hedatzen, integratzen eta etengabe hobetzen ari da

Edizio honetan hiru lehiaketa izango ditu Bizkaian, eta bat Araban. Workshopak egingo dira, proiektua erakusteko eta aurkezteko, Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko beste herri batzuetan. Horietan, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek egindako proiektuen finantzazio-, marketin- eta kudeaketa-planik onenei aitorpena egingo zaie, eta, ondoren, programan parte hartzen duten taldeetako batzuekin erakusketa bat egingo da.

Beste berrikuntzetako bat da Deustuko Unibertsitatea hezkuntza programa honetan sartu dela. Hala, aurten, lasterketak egiteaz gain, proiektuen kudeaketari buruzko workshopak eta aurkezpenak egingo dira, Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko hainbat herritan. Horietan nahitaez parte hartu behar dute ikasleek lasterketetan parte hartu aurretik.

+ Irakurri

Amorebieta-Etxanoko Auzotaxi Zerbitzua 24 orduz eskainiko da urteko 365 egunetan

2025/04/30

Gaur goizean egindako ezohiko osoko bilkuran, Amorebieta-Etxanoko Udalak Taxi Zerbitzua arautzen duen Ordenantza eta Auzotaxi Zerbitzuaren Ordenantzaren aldaketa onartu ditu,

Gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du Amorebieta-Etxanoko Udalak

2025/04/28

Amorebieta-Etxanoko Udalak gazteentzako alokairu laguntzen deialdia zabaldu du. Helburua da Amorebieta Etxanon alokairuan bakarrik edo erkarbizitza unitatean bizi diren 18

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen erabileran oinarritutako kontzientziazio-kanpaina abiatu du

2025/04/23

​Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuen (MPI), hala nola patinete elektrikoen, erabilerari buruzko kontzientziazio-kanpaina bat jarri du martxan, herritarrei haien zirkulazioari

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only