Naroa Iturrioz, zornotzarra, azken kanporaketako irabazle eta finalerako sailkatua

Zornotzako ordezkaria nagusitu zen atzokoan Durangon. Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa jokatu zen atzo Kurutziaga Ikastolan, eta bertan, Naroa Iturrioz zornotzarra izan zen puntu gehien batu zituena. Bere bertsoaldiak saioan nabarmendu ziren, eta horri esker, zuzenean lortu du maiatzaren 31ko finalerako txartela.

Iturriozekin batera, honako sei gazteek parte hartu zuten saioan: Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxea, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe, Malen Ibarzabal eta Maren Armendia. Gaiak Ander Aldazabalek jarri zituen eta epaimahaia Garazi Mendoza, Beñat Romero eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi aritu zen.

Finala, Iurretan

Txapelketak lau kanporaketa izan ditu guztira, eta saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatu da finalera. Beste laurak, puntuazioaren arabera. Horrela, maiatzaren 31n Iurretako frontoian jokatuko den finalean ondorengo zortzikotea arituko da:

  • Aiala Irurtia (Arantzazu)
  • Ekhi Zuluaga (Igorre)
  • Enara Gallastegi (Dima)
  • Iradi Barrenetxea (Artea)
  • Jon Abasolo (Munitibar)
  • Kelmene Abaitua (Berriz)
  • Maddi Aurtenetxea (Zornotza)
  • Naroa Iturrioz (Zornotza)

Finalaren egitaraua ere zehaztuta dago: goizeko 10:00etan izango da eskolarteko nagusien idatzizko finala, eta 11:30ean bat-bateko saioa hasiko da. Naroa Iturrioz zornotzarraren izena, beraz, finaleko karteldegian irakurriko da, merezimendu osoz.

+ Irakurri

Herri Txiki, Infernu Handi Boroan: “Baserritik mundura eta mundutik Boroara”

2025/04/29

ETB1eko saio arrakastatsua, “Herri Txiki, Infernu Handi”, Boroan izan da azken atalean. Miren aurkezleak Jon Ander ezagutu zuen lehenik, eta

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVII. edizioa izango da Amorebieta-Etxanon

2025/04/29

Sociedad Artístico Cultural “Zornoza”-k, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean, Enrike Renteria Pintura Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edizio berri hau, XXVII. edizioa,

Zabalik da udako euskara ikastaro trinkorako izen-ematea

2025/04/28

Zornotza Udal Euskaltegiak udako euskara ikastaro trinkoa jarriko du martxan, HABEren C1 mailako azterketa prestatu nahi dutenentzat. Ikastaroa ekainaren 2tik

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only