Datorren larunbatean, abenduaren 14an, Neguko Azoka ospatuko du Andramari Zornotzako ikastolak udaletxeko plazan. Urtero modura, ikastolako ikasle, irakasle eta komunitate guztiak garaian-garaiko produktuak izango dute erakusmahaietan erakusgai eta salgai. Era berean, DBH4ko ikasleak ikas-bidaia antolatzeko dirua biltzeko hainbat produktu izango dituzte salgai.
Goizeko 11.00ak eta 13.00ak artean ospatuko den azokan ikastolako bertsolari, trikitilari eta panderojoleek emanaldia egingo dute. Aurten, gainera, ikastolako gurasoen abesbatzari omenaldia egingo zaio, 30. urteurrena ospatzen ari diren honetan.
Txosna zabalik egongo da azokak dirauen bitartean eta taloa dastatzeko aukera ere izango da.
Andramari ikastolatik deialdia egiten diegu herritar guztioi Neguko Azokara hurbildu eta egongo den eskaintza zabalaz gozatzeko.
EGITARAUA
- Bertoko produktuen ERAKUSKETA- (11:00-11:30)
- Produktuen SALMENTA- (11:30-13:00)
- Ikastolako Gurasoen Abesbatzari omenaldia
- Ikastolako bertsolari, trikitilari eta panderojoleak.
- Txosna eta taloak
- DBH 4ko ikasleek egun horretan ikasbidaiarako dirutxoa bildu ohi dute eta gauza piloa antolatu dituzte asmo horrekin.


