Nerabezaroko aldaketak, Amorebieta-Etxanoko maiatzeko Familia Eskolen ardatz nagusia

  • Doako bi saio eskainiko dira euskaraz eta bi gaztelaniaz, 11 eta 13 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.
  • Izen ematea maiatzaren 15era bitarte egongo da Udalaren webgunearen edo HAZ bidez.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gizarte Ekintza Komunitarioaren saileko Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzuaren bitartez, Familia Eskolen edizio berri bat antolatu du, oraingo honetan nerabezaroko aldaketak ardatz hartuta. Lehen Hezkuntzako 6. maila edo DBHko 1. maila (11-13 urte) egiten ari diren seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta, proposamenak, gurasotasun positibotik abiatuta, hausnartzeko, kezkak partekatzeko eta tresna praktikoak eskuratzeko espazio bat eskaintzen du.

Saioak Nafarroa Zentroko bigarren solairuan egingo dira eta online formatuan ere eskuragarri egongo dira, nahiz eta bertaratzea gomendatzen den. Bi saio izango dira euskaraz (maiatzak 21 eta 28, asteazkena) eta beste bi gaztelaniaz (maiatzak 22 eta 29, osteguna), guztiak 18:00etatik 19:30era.

Aldaketak ulertzeko eta horiei aurre egiteko laguntza

Edizio honen helburua da familiei beren seme-alabek bizi dituzten aldaketa emozional, sozial eta hezitzaileetan horiei laguntzeko gakoak eskaintzea. Saioetan, egon daitezkeen arrisku-jokabideen aurrean familia-dinamika berriak kudeatzeko estrategiak landuko dira, errespetu, komunikaziozko eta prebentzio ikuspegitik,.

Izen ematea doan eta plazamugatuak

Izen-emateak maiatzaren 15era arte daude zabalik, udal webguneko “Izen-emateak” atalaren bitartez edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) 946 30 00 02.

Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak dira eta gutxienez bost pertsonak eman beharko dute izena taldeek aurrera egin dezaten. Maiatzaren 16an posta elektronikoz baieztatuko da inskripzioa onartu izan den ala ez.

Udalak aukera hori aprobetxatzera gonbidatzen ditu familiak, seme-alaben garapenerako funtsezkoa den etapa batean gogoeta egiteko, prestatzeko eta beren hezkuntza-trebetasunak sendotzeko.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only