‘Señeak Bizkaia Rock Kanpusa’ jaio da gazteen talentu musikala bultzatzeko

Señeak Bizkaia Rock Kanpusa 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko sortu da. Doakoa da, eta bost eguneko egonaldian lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera izango dute aukeratutako 20 ikasleek.

Bizkaiko gazte musikarien talentua bultzatzeko helburuarekin jaio da Señeak Bizkaia Rock Kanpusa. Bizkaiko Foru Aldundiak Gatibu taldeko kideak diren Alex Sardui eta Ekain Alzolarekin bat egin du musika ikasle gazteei esperientzia paregabea eskaintzeko Pasku Astean.

Musika funtsezko tresna pedagogikoa da, pentsamendu kritikoa, sormena eta talde-lana sustatzen dituena. Nerabeei zuzuendutako egonaldi hau, ez bakarrik ikasleek beren musika-trebetasunak hobetzeko, baita bizitzako beste alderdi batzuetan baliagarriak izango diren gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzeko ere.

“Musikaren bidez gazteen garapen integrala sustatzea da gure helburua. Tresnak ematea, sormena, talentua, trebetasun sozialak, talde-lana eta pentsamendu kritikoa sustatzeko. Euskara komunikazio-hizkuntza gisa erabiliz hizkuntza-identitatearen alde egitea, eta bide batez, elkarbizitzan ikasteko bidea eskaintzea, giro dinamiko eta aberasgarri baten” azaldu du Ahaldun Nagusiak.

“Musika munduan bizi garenok egunero ikusten dugu gazteen artean harrobia dagoela, baina ibilbide formaletatik kanpo profesionalki hazteko eta ikasteko aukera gutxi daude. Horregatik, Señeak bezalako bide berriak egitea ezinbestekoa dela uste dugu. Gazteei euren talentuaz gozatzea eta esperientziadun artisten eskutik ikastearen aukera paregabea eskaintzea” azaldu du euskal abeslaria Alex Sarduik.

Bestalde, Aitor Pagaldai Lauaxeta ikastolako zuzendariak gaineratu duenez “Lauaxeta ikastolarenzat Señeak Bizkaia Rock kanpuseko parte izatea guztiz bat dator ikastolaren hezkuntza helburuekin. Bizkaiko nerabeentzako kultura, musika, kalitatezko aisia eta taldea lana uztartzen dituen kanpusa ekimen bikaina dela uste dugu eta gazteek behar dituzten kalitatezko aisi aukerekin bat datorrena.”

Señeak Bizkaia Rock Kanpusa Lauaxeta ikastolan izango da apirilaren 21etik 26ra, Pazko Astean. Hautatuak izan direnek klase pertsonalizatuak jasoko dituzte lehen mailako euskal artisten eskutik, eta beren ikaskideekin musika estiloak praktikatzeko eta fusionatzeko aukera ere izango dute.

Online izen-emateak

Deialdia musika ikasketak edo musikarako trebetasuna duen edozein gazte bizkaitarrari zabalik dago, eta izena emateak www.seneak.eus webgunearen bidez egin ahal dira gaurtik martxoaren 25era arte.

Minutu gutxiko bideo bi bidali beharko dituzte gazteek euren burua aurkeztuz eta talentua erakutsiz. Ondoren, artista ezagunez osatutako epai-mahaiak 20 gazte aukeratuko ditu.

Esperientzia erakargarria nerabeentzat

Bost gau eta sei eguneko egonaldia izango da, Zornotzako Lauaxeta ikastolan egingo dena. Aste horretan zehar euskal artista ezagunekin ikasiko dute gazteak, erreferenteen zuzeneko prestakuntza jasoko dute.

Ordutegia 9:00etatik 18:00etara izango da; goizez klase instrumentalak eta teorikoekin, eta arratsaldez talde-entseguak, jolas-jarduerak eta arte-sorkuntzako tailerrekin.

Egonaldia zati bitan banatuta egongo da; eguneko lehen partean ikasteari ekingo diote (teoria musikala, praktika instrumentala, sorkuntza artistikoa…) eta arratsaldetik aurrera aisialdiko ekintzak egingo dituzte (irteerak, kirol ekimenak, taldelaneko proiektuak).

Ikaskuntza musikala euskal sortzaile eta musikari ezagunen eskutik jasoko dute, eta artisten bisitak ere izango dituzte. Arratsaldeko aisialdi eskaintza, berriz, Lauaxeta ikastolako begiraleen eskutik izango da, esperientzia handikoak zerbitzu hauek eskaintzen.

Ikasturte amaierako kontzertua

Kanpusaren azken egunean, larunbatean, partaideek doako kontzertua eskainiko dute Zornotza Aretoan. Bertan, ikasitako guztia erakutsiko dute ikusleen aurrean. Esperientzia paregabea nerabeentzat, euren irakasleekin eta erreferenteekin batera jotzeko aukera izatea.

+ Irakurri

Herri Txiki, Infernu Handi Boroan: “Baserritik mundura eta mundutik Boroara”

2025/04/29

ETB1eko saio arrakastatsua, “Herri Txiki, Infernu Handi”, Boroan izan da azken atalean. Miren aurkezleak Jon Ander ezagutu zuen lehenik, eta

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVII. edizioa izango da Amorebieta-Etxanon

2025/04/29

Sociedad Artístico Cultural “Zornoza”-k, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean, Enrike Renteria Pintura Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edizio berri hau, XXVII. edizioa,

Zabalik da udako euskara ikastaro trinkorako izen-ematea

2025/04/28

Zornotza Udal Euskaltegiak udako euskara ikastaro trinkoa jarriko du martxan, HABEren C1 mailako azterketa prestatu nahi dutenentzat. Ikastaroa ekainaren 2tik

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only