- Familiek mezu pertsonalizatua jasoko dute udako bi programetan duten plaza berresteko.
- Prozesua modu progresiboan egingo da, arreta egokia bermatzeko, eta mezua jaso bezain laster, Zelaieta Zentroko Gazte Informazio Bulegora joan beharko dute berrespena formalizatzera.
Gaurtik aurrera, maiatzak 13, Udalekuak eta GaueroUDAN 2025 programetan izena eman dutenentzako plazen berrespen-epea hasiko da. Izena emateko epea amaitu eta jasotako eskaerak aztertu ondoren, jardueretan parte hartzea formalizatzeko fasea jarriko da martxan.
Zerbitzua gainkargatu ez dadin eta familiei arreta pertsonalizatua eskaintzeko, prozesua modu progresiboan antolatuko da. Parte-hartzaileek mezu pertsonalizatua jasoko dute euren txanda iristen denean, eta behin hori jasota, Zelaieta Zentroko Gazte Informazio bulegora ahal duten bezain azkarren joateko eskatzen zaie, plaza baieztatzera 11:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00 bitarteko ordutegian. Telefonoz baieztatzeko aukera ere egongo da, 946 300 649 telefonora deituz, ordutegi berean.
Berrespena egitea ezinbestekoa da programen antolaketa egokia bermatzeko, eta baliabideak zein espazioak behar bezala planifikatzeko. Udaletik gogorarazi nahi da, urrats hau epe barruan betetzea ezinbestekoa dela jardueretan parte hartu ahal izateko.
Argibide gehiago behar izanez gero, interesa dutenek Gazte Informazio Bulegoarekin harremanetan jar daitezke, aurrez aurre edo 946 300 649 telefono zenbakira deituz.


