Zelaietak irrati-kontroleko itsasontzi-modelismoaren erakusketa jasoko du martxoaren 28ra bitarte

  • Bizkaiko Ontzigintzako Modelismo Elkarteak antolatuta, erakusketak eskalako itsasontziak, efektu errealistak eta irrati-kontroleko teknologia uztartzen ditu.

Itsasontzi-modelismoa Amorebieta-Etxanora heldu da “Irrati Kontroleko Ontzigintzako Modelismoa / Modelismo Naval Radiocontrol” erakusketarekin, Bizkaiko Ontzigintzako Modelismo Elkarteak antolatuta. Martxoaren 28ra bitarte, Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan eskalako itsasontzien bilduma ikusgai egongo da, guztiak erabat ibilgarriak.

Erakusketa honetan, bisitariek irrati-kontroleko itsasontzi mota ezberdinak ezagutu ahal izango dituzte: txalupak, yateak, aeroirristagailuak eta atoiontziak, besteak beste. Bertan, modelo komertzialak ez ezik, eskuz egindako piezak ere ikusgai egongo dira. Itsasontzi bakoitzak bere ezaugarri teknikoen deskribapen zehatza du; batzuek benetako modeloak erreproduzitzen dituzte, eta beste batzuk eraikitzaileen irudimenaren emaitza dira.

Erakusketako elementurik deigarrienetako bat da erakusgai dauden modelo guztiak erabat ibilgarriak direla. Argiak, soinuak, radarrak, sirenak, ke-efektuak eta ur-kanoiak ere badituzte, eta xehetasun eta errealismo maila handikoak dira.

Erakusketa herritar guztientzat irekita egongo da, eta aukera paregabea izango da irrati-kontroleko itsasontzien mundua gertutik ezagutzeko. Itsasoa, ingeniaritza txikia eta zehaztasunaren artea gustuko dutenentzat, hitzordu ezin hobea!

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only