Zorionak eta Urte Berri On!

2024 hau oroimenerako urtea izan da. Ekitaldiz, dibertimenduz eta, batez ere, alaitasunez betetako urtea.

Pausa Digitalen, une paregabeak bizi izan ditugu, eta eskertuta sentitzen gara inspiratzen eta hunkitzen duten istorioak harrapatu ditugulako.

Baina aurten ahaztezina izango den zerbait badago, Kopa irabazi eta Gabarran Bilboko itsasadarra zeharkatu izana da.

Hilero Zornotzan aldizkariari ongietorria ere egin diogu gure familiari. Ilusio handiz besarkatu dugun proiektua; zornotzarrekin are gehiago lotzen gaituen ametsa. Urte askoan zehar istorioak kontatzen jarraitzea espero dugu proiektu honekin.

Eta orain, Gabonetako garai magiko honetan, eskerrak eman nahi dizkiegu bidaia honetan lagundu gaituzten guztiei.

Gure kolaboratzaileei, bezeroei, lagunei eta familiei. Eskerrik asko gure istorioaren parte izateagatik!

Pausa Digitaletik, bakez, maitasunez eta zoriontasunez betetako jaiak opa dizkizuegu.

Eguberri on eta 2025eko Urte Berri on!

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only