Zortzi bandek hartuko dute parte Haizetara Kaleko Musikaren Nazioarteko Lehiaketaren XVIII. edizioan

  • Edizio berria ekainaren 20, 21 eta 22an izango da, eta hiru egunetan zehar jatorri ezberdinetako taldeek joko dute Amorebieta-Etxanoko kaleetan.
  • Guztira nazioarteko 37 bandek eman dute izena lehiaketan parte hartzeko, eta zortzi hautatu dira, jatorri desberdinetakoak eta musika estilo anitzetakoak.

Amorebieta-Etxano berriz ere kale-musikako nazioarteko banden topagune izango da, Haizetara Nazioarteko Kale Musika Lehiaketaren XVIII. edizioaren ospakizunarekin. Ekainaren 20, 21 eta 22an garatuko da lehiaketa eta egitarau bizi eta erakargarria eskainiko du, munduko txoko askotatik etorritako musika proposamenekin, zornotzarren zein bisitarien gozamenerako.

Aurten, guztira 11 herrialdetako 37 talde aurkeztu dira hitzordu kultural honetan parte hartzeko asmoz. Proposamenak Frantzia, Italia, Portugal, Mexiko, Suitza, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Herbehereak, Benin, Errusia eta Espainiatik jaso dira. Estatu mailan, berriz, 9 herrialdeetatik eman dute izena: Kanaria Handia, Bartzelona, Madril, Murtzia, Girona, Ciudad Real, Segovia, Nafarroa eta Bizkaia.

Azkenik, antolaketa batzordeak zortzi banda hautatu ditu, estatu zein nazioarte mailakoak eta musika estilo desberdinekoak, hala nola, musika tradizionalak, bertsioak, konposizio originalak, musika balkanikoa, elektronikoa, hip-hop, funk, folk, swing… Zortzi taldeak hiru egunez lehiatuko dira Amorebieta-Etxanoko kaleetan.

Hauek dira Haizetara 2025ean parte hartuko duten taldeak:

  • UNDERTOW BRASS BAND (AEB)

Undertow Brass Band AEBko Rhode Island estatuko Providence hiriko festa-musikako banda indartsua da. Bere errepertorioan bertsioak eta jatorrizko piezak daude, Balkanetako, New Orleanseko eta munduko beste metal tradizio batzuetan oinarrituta; eta baita ere dantza-musika elektronikoan, musika klasikoan eta pop-ean oinarritutakoak.

  • THE BRASS FUNKEYS (Erresuma Batua)

The Brass Funkeys Erresuma Batuko musika-brass talde berrien belaunaldiaren aitzindariak dira. 2011n sortua, 9 kidez osatutako kolektibo honek nortasun handiko eta gustu anitzeko soinua garatu du, betiere New Orleanseko brass banden sustraiak galdu gabe.

  • LA REVUELTA (Suitza)

Suitzatik datorren talde bat da La Revuelta, Suitzako, Frantziako, Kolonbiako, Txileko eta Mexikoko kideekin. Bere musika cumbian eta huaynoan (Txile, Bolivia, Peru) oinarritzen da, konposizio originalekin eta ikus-entzunezko ikuskizun bizi eta murgiltzaile batekin, non publikoa ikuskizunaren parte aktiboa den.

  • ZYGOS BRASS BAND (Frantzia)

Nantesetik datorren brass band bat da, New Orleanseko estiloan joko dute egunez, eta gauez, berriz, LED argiekin argituta “Bones” izeneko ikuskizun berezia eskainiko dute.

  • LOS FUGITIVOS (Ciudad Real)

Los Fugitivos taldeak eszenatoki-ikuskizun bat eskaintzen du, estilo guztietako kantu ezagunenak aukeratuz (indie, elektronika, rocka, etab.); 90 eta 2000 hamarkadetako hits arrakastatsuengatik nostalgia handia dutelarik. Hauen musika musika elektronikotik gertu dago, oinarri indartsu eta publikoak asko ezagutzen dituen melodia eta letrekin.

  • SUCK DA HEAD (Frantzia)

Tours hiriko taldea da, eta Rebirth Brass Band, Young Blood Brass Band eta Treme Brass Band bezalako taldeen klasikoak jotzen dituzte bere errepertorioan.

  • GOXO TXARANGA (Iruñea)

15 neskez osatutako txaranga bat da, festa giroko eta tradizionaletik hasi eta egungo eta ausartenetariko bertsioetaraino doan errepertorio eklektikoa eskaintzen duena.

  • CORNELIUS (Frantzia)

Toulouse hiriko taldea da Cornelius, eta bere doinuak New Orleanseko eta Afrikako erritmoen arteko mugan dabiltza.

Beste behin ere, Haizetara jaialdia kultura aniztasunaren eta parte hartzearen ospakizun gisa aurkezten da. Zuzeneko musika publiko ororengana gerturatzea du helburu, ingurune ireki eta irisgarri batean. Horrela, Amorebieta-Etxanok kulturaren aldeko apustua berresten du, bizikidetza eta tokiko gozamenarako tresna gisa.

+ Irakurri

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only