Amore Open “speedcubing” lehiaketa ospatuko da asteburuan, Amorebieta-Etxanon

  • Lehiaketa adin guztietako herritarrei zuzenduta dago eta modalitate desberdinetan jokatuko da, larunbatean zein igandean, Zelaietako frontoian.

Open Amore, Speedcubing lehiaketa, Amorebieta-Etxanora itzuliko da asteburu honetan. Lehiaketa adin guztietako herritarrei zuzenduta dago eta modalitate desberdinetan jokatuko da larunbatean zein igandean Zelaietako frontoian. Aurten egongo diren kategorien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • 2×2: Kubo sinple bat, ohikoa baino geruza bat gutxiagorekin, etxeko txikienen artean ospe handia daukana.
  • 3×3: Rubiken kubo klasikoa. Kubo honekin hasten dira pertsona asko “speedcubing” mundua ezagutzen eta ikasten. Lehiaketa honek 4 txanda izango ditu modalitate honetan.
  • 4×4: Kubo honek aurrekoen konplexutasuna areagotzen du eta zailtasun horrek are ospetsuago eta erakargarriako bilakatzen du jokoa.
  • Square-1: Lehiatzeko kubo konplexuena da lehiatzeko, bira bakoitzean forma aldatzen baitu.
  • Skewb: Kubo hau oso sinplea da, izkinen inguruan biratzen du.
  • 3×3/4×4 Blind: 3×3 eta 4x4arekin egiten diren ohiko ebazpenak egiten dira, baina itsu-itsuan. Kategoria honetan, kuboa jada nahasia dagoenean hasten da denbora zenbatzen, eta, beraz, memorizatutako denbora eta itsu-itsuan bereizitako denbora zenbatzen dira.
  • Pyraminx: Piramide puzzle hau oso ospetsua da gaur egun, ikasteko oso erraza baita, 3×3 klasikoa baino askoz errazagoa, hain zuzen.
  • Clock: 9 erlojuz osatutako erlojua, aurretik eta atzetik. Gero eta ezagunagoa den puzzle honen helburua da orratz guztiek 12ak markatzea.
  • 3×3 OH: Kategoria hau 3×3 kuboa ebaztean datza, baina kasu honetan esku bakarrarekin. Era berean, txanda bakoitzak kubo klasikoaren txandak bezala funtzionatuko dute.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar guztiak animatzen ditu Amore Open lehiaketaz gozatzera!

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only