Albisteak

Amorebieta-Etxanok arrakastaz eta parte-hartze handiarekin itxi du Jan Alai 2.0 gastronomia lehiaketa

  • Aurten 29 establezimenduk hartu dute parte, eta horietatik Ipar Tabernak eta El Cojok epaimahaiak emandako patata-tortilla eta gilda pintxo onenaren saria irabazi dute, hurrenez-hurren. Bestalde, Batzoki Zornotza eta Antxeta by Taberu izan dira herritarren saria irabazi duten establezimenduak, lehena patata-tortilla pintxo hoberen gisa bozkatua eta bigarrena, aldiz, gilda pintxo hoberen gisa.
  • Lehiaketak ostalaritza sektorea dinamizatu eta tokiko kontsumoari bultzada ematea izan du helburu.

Amorebieta-Etxanok gaur eman dio amaiera Jan Alai 2.0 pintxo lehiaketari. Parte-hartze handia eta harrera ezin hobea izan du zornotzarrengan, baita bisitariengan ere eta herriko taberna zein jatetxeen sormena eta kalitatea jarri ditu beste behin balioan.

Guztira, 29 establezimenduk parte hartu dute azaroko asteburuetan ospatu den gastronomia lehiaketa honetan 30.000 pintxo salduz. Hilabetean zehar, establezimendu parte-hartzaileek euskal sukaldaritzaren ikur nagusietakoak diren patata-tortilla eta gilda pintxoen bertsioak aurkeztu dituzte. Taberna zein jatetxeei, ordea, askatasuna eman zaie errezeta hauek aberastu edota modu berritzailean aurkezteko, betienere, bi pintxo horien funtsezko osagaiak errespetatuz.

Lehiaketak helburu bikoitza bete du: Amorebieta-Etxanoko ostalaritza establezimenduetako kontsumoa dinamizatzea batetik eta zornotzarrei zein bisitariei esperientzia gastronomiko berriak eskaintzea, bestetik. Horrez gain, taberna eta jatetxeek udalerriko gizarte zein ekonomia bizitzan elkargune gisa duten garrantzia ere balioan jarri nahi izan da.

Jan Alai 2.0 lehiaketaren irabazleak

Ohiko moduan, Zelaietan Zentroan ospatutako sari banaketak eman dio amaiera gaur pintxo lehiaketari.

Jan Alai 2.0k 1.000 euroko bi sari nagusi izan ditu, patata-tortilla onenari bata eta gilda onenari bestea, biak epaimahai profesional bidez emandakoak. Epaimahai profesionala honako sukaldari eta aditu hauek osatu dute: Eneko AntolĂ­n, sukaldaria; Fede Novales, sukaldaritzako irakaslea; eta 2022ko marmitako lehiaketako irabazleak, Rosa Mari Zamalloa, Mari Feli Municha eta Sole Zarate.

Epaimahaiak Ipar Tabernaren Tortila pintxoa nabarmendu du, goxotasunagatik, formatua zaintzeagatik eta itxura konstantea mantentzeagatik, izan dugun bisita guztietan ez delako aldatu. Gildaren kasuan, epaimahaiak El Cojo jatetxea aukeratu du lehen sarirako, pintxoaren goxotasuna, elikagaien kalitatea eta berezia izateagatik. Zornotzarrek pintxorik gustukoenak bozkatzeko aukera izan dute, eta herritarren bozketaren arabera, patata-tortilla pintxo onena Batzoki establezimenduak aurkeztutakoa izan da. Bigarren postua Boroak eskuratu du, hirugarrena Guriak eta laugarrena Ipar Tabernak.Gildaren pintxorik onenaren kategorian, aldiz, herritarren aukeraketa Antxeta by Taberu establezimenduaren pintxoak irabazi du. Bigarren sailkatua Singing izan da, hirugarrena El Cojo eta laugarrena Sukoi. Establezimendu irabazle bakoitzak 500 euroko saria jaso du.

Azkenik, 500 euroko hirugarren saria zozketatu da, azken hau bozka eman duten herritarren artean Iris Alvarez Zorrilla izan da irabazlea.

Amaitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak eman dizkie establezimendu parte-hartzaileei, baita herritarrei ere, lehiaketan izandako inplikazioagatik. Horrez gain, tokiko ostalaritzari bultzada ematen jarraitzeko ekimenak sustatzeko konpromisoa berretsi du, taberna eta jatetxeek tradizio eta topagune gisa duten garrantzia azpimarratuz.

+ Irakurri

‘Zornotza Gazte Take Action’ programak gazte zornotzarren partaidetza sustatzen jarraituko du“

2025/01/17

Irailetik abendura bitartean Karmelitak Amorebieta ikastetxean eta Urritxe institutuan garatu zen ‘Zornotza Gazte Take Action’ proiektuak izandako arrakastaren ondoren, ekimenak aurrera jarraituko du Amorebieta-Etxanon Oraingoan, jarduerak Andra Mari Ikastola eta Lauaxeta Ikastola-ra zabalduko dira, nerabe zornotzarrak udalerrian aldaketa positiboen eragile

Berba Lapiko ekimenak uraren garrantzia azpimarratuko du urtarrilean

2025/01/17

Urtarrileko Berba Lapiko ekimenak ura izango du ardatz, etorkizun jasangarri baten oinarri, eta bat egingo du 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH). Hala, urteko lehen hilabete honetan, uraren garrantzia azpimarratuko da bizitza duina eta jasangarria bermatzeko funtsezko baliabide gisa. Berba

Zainduz programak jarduera berriak aurkeztu ditu urtarrilerako

2025/01/09

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar ‘Zainduz Programa: zaintzailearentzako zaintza’ programaren baitan. Programaren helburua da zaintzaileei edo mendekotasun-egoeran dauden senideei laguntzea, denbora eta energia eskainiz, eta egiten duten lan gogorrari eta ezkutukoari merezi duen aitortza emanez. Horri

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only