Amorebieta-Etxanok bat egin du Mugikortasunaren Europako Astearekin, adin guztietarako jarduerak antolatuz

Irailaren 18an eta 19an, udalerriak bi jardunaldi ospatuko ditu, mugikortasun jasangarriagoa eta osasungarriagoa sustatzeko proposamenez beteta, hala nola bizikleta ibilbideak, txapa tailerra, haurrei zuzendutako oztopo-ginkana dibertigarria, marrazki lehiaketa eta erakusketa, eta Party 7-Bike bizikleta berezia, taldean gozatzeko. Era berean, aurtengo berrikuntza gisa, bizikleten merkatua egingo da lehen aldiz, bizikletei bigarren bizitza bat emateko eta, bide batez, ekonomia zirkularra bultzatu eta herritarrei garraiobide jasangarri bat eskuratzeko aukera errazteko.

Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, irailaren 18an eta 19an bere Mugikortasun Astea ospatuko du Amorebieta-Etxanok, “Guztiontzako mugikortasuna” lelopean. Bi egunetan, garraiobide jasangarriak zein bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta herritar guztientzako mugikortasun irisgarri eta inklusiboak duen garrantziaz sentsibilizatzeko hainbat jarduera jasoko ditu udalerriak.

Modu jasangarrian hausnartzeko, ikasteko eta mugitzeko jarduerak

Bi egunetan, haur zein helduek hainbat ekimenetan parte hartu ahal izango dute, guztiak jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua oinarri hartuta.

Ostegunean, irailaren 18an, Zelaieta parkea izango da mugikortasun jasangarriaren jarduera gune nagusia. Jardueren artean honakoak nabarmentzen dira:

  • Marrazki lehiaketa eta erakusketa: 3 eta 5 urte bitarteko haurren artean 2 oreka-bizikleta zozketatuko dira, eta 6 eta 14 urte artekoek 4 patinete eskuratzeko aukera izango dute. Sari banaketa 19:00etan izango da.
  • Party 7-Bike: Zazpi lagunek aldi berean pedalei eragiteko bizikleta dibertigarria da, 10 minutuko ibilbidean taldean barre eta giro onean ibiltzeko aukera eskaintzen duena.
  • Herrian zehar egingo den 30 minutuko bizikleta ibilbidean adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango dute, eta kaskoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da.
  • Txapa tailerra, 17:00etatik 20:00etara.

Ostiralean, hilak 19, Herriko Plazan, gazteenak izango dira protagonista, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoentzako oztopo-ginkana dibertigarri batekin, bizikleta eta kaskoa ere derrigorrezkoa izanik. Ekintza hau Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak eta Sociedad Ciclista Amorebietak antolatua da.

Jarduera guztiak bizikletaren eta kutsatzen ez duten beste garraiobide batzuen erabilera sustatzeko diseinatuta daude, eta hiri ingurune osasungarriagoa eta seguruagoa lortzen laguntzen dute.

Bizikleten merkatua, berrerabilera sustatzeko eta tokiko mugikortasuna babesteko

Aurtengo berrikuntza nagusi gisa, irailaren 18an, 17:00etatik 20:00etara, bizikleta azoka egingo da lehen aldiz Zelaieta parkean. Arrigorriagako Bizi Eskola proiektuaren talde dinamizatzaileak antolatuta, ekimen hau helburu argi batekin jaio da: erabiltzen ez diren bizikletak berreskuratzea eta bizitza berri bat ematea, egunerokoan erabil ditzaketen pertsonen eskura jarriz, lanera joateko, ikasteko, erosketak egiteko edo, besterik gabe, modu jasangarriagoan mugitzeko.

Dinamika erraza da: bizilagunek erabiltzen ez dituzten bizikletak entregatzen dituzte, prezio bat adosten da, eta antolakuntza horien sailkapenaz, erakusketaz eta salmentaz arduratzen da. Merkatua amaitutakoan, finkatutako zenbatekoa lehengo jabeei emango zaie. Ekonomia zirkularra sustatzeko, beharrezkoa ez den kontsumoa murrizteko eta garraiobide jasangarrietarako sarbidea errazteko modu praktikoa da.

Ekintza horiekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak beste urte batez bat egin du Europako Mugikortasun Astearen kanpainarekin, guztion artean udalerri atseginagoa, irisgarriagoa, garbiagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only