Amorebieta-Etxanok bere lehen Kulturartekotasun Plana onartu du udalerri inklusiboagoa eraikitzeko

  • Planak lau jarduera-eremu eta 20 ekintza biltzen ditu, hala nola harrera-gida eleaniztuna osatzea edota familia zornotzarren eta migratzaileen arteko topaketak egitea, Bizilagunak programaren bitartez.
  • Dokumentua gizarte-eragile, herriko elkarte eta pertsona migratzaileen parte-hartzearekin egin da, Zornotzako errealitateari begirada plurala eta hurbila eman diezaion.

Gizarte kohesionatuago eta anitzago baterantz urrats sendoa eman du Amorebieta-Etxanok, 2025-2028 Kulturartekotasunaren I. Planaren onarpenarekin. Plana aho batez onartu da gaur goizean egindako udal osoko bilkuran eta helburu du tratu-berdintasuna bermatzea, kultura-desberdintasunarekiko errespetua sustatzea eta udalerrian bizi diren pertsona guztien arteko bizikidetza-espazioak sortzea, jatorria edozein dela ere.

Dokumentu horrekin, beraz, hainbat jatorritako bizilagunen arteko inklusioa eta elkarrekintza positiboa sustatuko duten politika publikoak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Udalak, kulturarteko bizikidetza eredu baten alde eginez.

Ikuspegi partekatua duen plana

Prozesua parte-hartzailea eta anitza izan da; Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak landu du Plana eta Udaleko teknikariek, udalerriko elkarteek eta beren ikuspegia eta esperientziak eskaini dituzten pertsona migratzaileek hartu dute parte. Halaber, elkarrizketak, eztabaida-taldeak eta kontraste-guneak antolatu dira ordezkari politiko eta sozialekin, eta, horri esker, dokumentuak Amorebieta-Etxanoko errealitateari begirada plurala eta hurbila eskaini dio.

Lanketa horren emaitza gisa, lehen Kulturartekotasun Plana lau jarduera-eremutan egituratu da:

  1. Harrera: herritar berrien etorrera eta integrazioa errazteko.
  2. Instituzionala: udal-politikak kulturarteko ikuspegitik egokitzeko.
  3. Egiturazkoa: hezkuntza-, hizkuntza- eta gizarte-partaidetzako ekimenekin.
  4. Pertsonen arteko bizikidetza: aniztasunaren topaketa, interakzioa eta ikusgarritasuna sustatzeko.

Guztira, 20 ekintza jasotzen ditu Planak, horien artean, harrera eleanitzeko gida bat egitea, udal langileentzako kulturartekotasunari buruzko prestakuntza-programak eskaintzea edota familia zornotzarren eta migratzaileen arteko topaketak egitea, Bizilagunak programaren bitartez, esaterako.

Bizikidetzaren aldeko apustu sendoa

Ainhoa Salterain alkateak planaren garrantzia azpimarratu du: “Amorebieta-Etxanon pertsona guztiak duintasunez, errespetuz eta aukera berdintasunez bizi daitezkeen gizarte eta udalerri batean sinesten dugu. Plan hau gure herria aniztasunean oinarrituta eraikitzeko tresna bat da. Kulturartekotasuna ez da helburu bat, elkarrekin, Arkalaz, eraikitzen dugun bide bat da”.

Urrats horrekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egiten du kulturarteko politikak garatzen ari diren Euskadiko beste udalerri batzuekin, baita nazioarteko estrategiekin ere, hala nola Garapen Iraunkorreko Helburuekin eta Migrazioetarako Euskal Itun Sozialarekin.


Plan osoa iraurgai hemen.Puedes leer el Plan completo aquí.

+ Irakurri

Zornotza Aretoak “¡Azules!” Mendeurreneko dokumentalaren estreinaldia hartuko du abenduaren 11n, osteguna

2025/12/10

SD Amorebietako antzinatasun handiagoko ehun bazkideek gonbidapena jaso ahal izango dute klubeko dendan abenduaren 9ra arte. Gainerako bazkideek eta zaleek


JonKass eta Heitxiren debuta Durangoko Azokan

2025/12/09

Jon Castañedak, JonKassek, bakarkako debuta egin du DAMekin, Aritz Urrutiarekin eta Paradisu Zinema bekarekin batera bultzatutako diskoarekin. Pop-rocka, funkya, elektronika

La Revelia jatetxeak Michelin izarra eskuratu du Zornotzan

2025/11/28

Zornotzak izar berri bat du gastronomiaren mapan. Michelin gida ezagunak bart ospatu zuen urteroko gala, eta sarituen artean izan da

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only