Amorebieta-Etxanok etxeko tresnak eta altzariak biltzeko sistema berria ezarri du


Hemendik aurrera, bizilagunek HAZen abisatu beharko dute aldez aurretik altzariak eta etxetresna elektrikoak jasotzeko. Edozein kasutan, Amorebieta-Etxanoko garbiguneak lehentasuna izaten jarraituko du tamaina handiko tresnak jasotzeko. Neurriaren helburua da hondakinen kudeaketa hobetzea eta bilketa puntuek gainezka egitea saihestea da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herrian tamaina handiko tresnak biltzeko sistema berria ezarri du. Hemendik aurrera, altzariak, etxetresna elektrikoak edo koltxoiak edukiontzietan uzteko, aldez aurretik abisua eman beharko da Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Neurri honen helburua da hondakinen kudeaketa hobetzea eta bilketa puntuak lekuz kanpoko objektuekin gainezka egitea saihestea.

Hala, aurrerantzean, aurrez aipaturiko tresnak kalera ateratzeko herritarrek aldez aurretik eskaera egin beharko dute HAZen, ostiraleko 14:00ak bitarte. Ondoren, tresnak dagokion edukiontzitik gertu utzi beharko dira, astelehenean 19:00etatik aurrera eta bilketa astearteetan egingo da. Garrantzitsua da tresnak gertuen dagoen edukiontziaren ondoan uztea, baina ez edukiontziaren gainean, behar bezala erretiratuko direla ziurtatzeko.

Zerbitzu hau ez da obrako materialak, pisuak, baserriak eta lokalak, edota sukalde edo logela osoak ateratzeko. Era berean, Udalak gogorarazi du enpresek eta pertsona autonomoek beren hondakinak modu independentean kudeatu beharko dituztela.

Sistema berri honen helburua da etxeko tresna eta altzarien bilketa erraztea, bilketa puntuek gainezka egitea saihestea eta herritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia sustatzea. Horregatik, Udalak gogorarazi du Amorebieta-Etxanoko garbiguneak lehentasuna duela tamaina handiko tresnak jasotzeko. Zerbitzu honen ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:25era eta 15:30etik 18:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:25era. Gainera, Garbigune mugikorra urtean bi astez hurbiltzen da udalerrira, Zubiondo parkean, beste aukera bat eskainiz herritarrei.

“Sistema berri honek, hondakinen kudeaketa errazteaz gain, Amorebieta-Etxanoko jasangarritasunarekin eta pertsonen bizi-kalitatearekin dugun konpromisoa indartzen du. Azken boladan, egun, ordutegi eta baimendutako baldintzetatik kanpo atera dira horrelako edukiak eta bilketa guneek gainezka egin dute, eragozpenak sortuz eta gure auzoetako irudiari eraginez. Antolaketa berri honekin, ordena jarri nahi dugu, prozesua erraztu nahi diogu benetan behar duenari, eta guztion artean partekatzen dugun ingurunea zaindu nahi dugu. Birziklatu dezagun, Arkalaz, eta egin dezagun aurrera elkarrekin udalerri garbiago, jasangarriago eta ingurumenarekiko begirunetsuago baterantz”, esan du Esther Torvisco 2030 Agendako zinegotziak.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only