- Ekitaldia azaroaren 5ean egingo da, Nafarroa Zentroan eta bertan, udalerriko hainbat zaintzailek beren esperientziak eta hausnarketak partekatuko dituzte, zaintza lanaren garrantzia soziala nabarmentzeko.
Datorren azaroaren 5ean, Zaintzaileen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harira, zaintzaileen lana ikusarazteko jardunaldi berezia antolatu da. Topaketa hilaren 5ean bertan egingo da, goizeko 10:30etik 13:30era, Nafarroa Zentroko beheko solairuan eta helburu izango du zaintzaileek egiten duten lan garrantzitsua aitortzea eta ikusaraztea.
Izan ere, pertsona bat zaintzeak esfortzu handia eta dedikazioa eskatzen du, eta, askotan, erabaki pertsonalak alde batera uztea ere ekartzen du. Lan honek satisfazio sakona eta erantzukizun-sentimendu handia ematen duen arren, ez zaio beti merezi duen aitorpena egiten. Horregatik, ekitaldi honen helburua da zaintzaileek betetzen duten funtsezko rola balioan jartzea, eta behar duten espazioa eta arreta eskaintzea..
Jardunaldia gaztelaniaz izango da eta bertan, Amorebieta-Etxanoko hainbat zaintzailek euren esperientziak eta testigantzak partekatuko dituzte, zaintzaile izateak suposatzen duenaren inguruko ikuspegi hurbil eta erreala eskainiz. Gainera, elkarrizketarako eta ideien trukerako espazio bat irekiko da, zeregin honek dakartzan erronkak eta sariak eztabaidatzeko, hausnarketa kolektiborako foro aberasgarria eskainiz.
Ekitaldia herritar guztientzat irekia da eta parte-hartzeko izen-emateak zabalik egongo da urriaren 30a bitarte udal webguneko izen-emateak atalean.



