Etorkizuneko mugikortasuna diseinatzeko herritarrei zuzenduriko inkesta bat jarri du abian Amorebieta-Etxanoko Udalak

  • Gaurtik hasita maiatzaren 23ra bitartean bete ahal izango dute zornotzarrek inkesta, udalerriko mugikortasunaren diagnostikoa egiteko lehen urrats gisa.
  • Parte-hartze fase hau funtsezkoa da, Mugikortasun Plana osatu aurretik herritarren benetako beharrak identifikatzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak mugikortasunari loturiko partaidetza prozesu bat jarri du martxan, herriko mugikortasunaren inguruko diagnosia osatzeko abiapuntu gisa. Horren bitartez, helburu nagusia da udalerriaren eta zornotzarren beharretara egokitutako Mugikortasun Plana garatzea. Bide horretan, lehen fase honen oinarri nagusia herritarren iritzia eta ekarpenak batzea da, diagnosiak ahalik eta modurik errealenean jaso ditzan udalerriko mugikortasun arloko beharrak edota gabeziak.

Horretarako, gaurtik hasita maiatzaren 23ra bitartean, 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduriko inkesta bat egongo da eskuragarri, herritarren joan-etorri ohiturei, lehentasunei, zailtasunei eta hobekuntza-proposei buruzko datuak jasotzeko helburuarekin. Inkestak atal espezifikoak ere baditu industrialdeetan lan egiten dutenentzat edo saltoki bat dutenentzat.

Udalak herritarrak animatzen ditu parte hartzera, zornotzarren eguneroko errealitatea lehen eskutik ezagutzea funtsezkoa baita udalerriko mugikortasuna benetan hobetzeko proposamen eraginkorrak egiteko. Inkesta fisikoki bete ahal izango da, Zelaietan eskuragarri egongo den esku-orria betez; emaitzak bertan egongo den kutxan utzi ahal izango dira. Horrez gain, digitalki betetzeko aukera ere egongo da, esku-orrian dagoen QR kodea eskaneatuta.

Ekimen honekin, Amorebieta-Etxanok herritarren mugikortasun moduak hobeto ezagutzeko prozesu bati ekiten dio, udalerriko mugikortasuna nola hobetu aztertzeko.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only