Udalak WhatsApp kanak berria jarri du abian herirtarrak zuzenean eta urbiletik informatuta mantentzeko; zornotzarrek udal-abisuak, albisteak edota ekitaldien inguruko informazioa jaso ahal izango dute zuzenean euren mugikorretan.
Horretarako, ezinbestekoa da Udalaren WhatsApp kanalera harpidetzea https://whatsapp.com/channel/0029Vb6EiaxIt5rztaBjwX3D esteka honen bidez eta abisuak jasotzeko pantailaren goiko eskuinean agertzen den kanpaitxoaren ikonoa sakatu behar da.
Amorebieta-Etxanoko Udalak WhatsApp bidezko komunikazio-kanal berria jarri du martxan, udalarekin lotutako informazioa modu arin, eroso eta eskuragarrian jasotzeko helburuarekin. Zerbitzu berri honen bidez, zornotzarrek euren mugikorretan jaso ahal izango dituzte abisuak, albisteak eta udal-ekitaldien inguruko eguneraketak.
Kanala norabide bakarrekoa izango da, hau da, informazioa bidaltzeko erabiliko da soilik, eta ez da posible izango bertan mezuak bidaltzea edo Udalarekin zuzenean hitz egitea. Gainera, kanala anonimoa da: ez da inoren telefono-zenbakirik erakutsiko, ez beste erabiltzaileei, ezta Udalari ere. Era berean, ez da datu pertsonalik partekatuko edo biltegiratuko, pribatutasuna bermatuz.
Harpidetu Udalaren whatsapp kanalera!
Zornotzarrek kanal honen bidez abisuak, berritasunak edo udal-eguneraketak jasotzeko, ezinbestekoa da WhatsAppeko udal-kanalera harpidetzea. Horretarako, esteka honetan sartu behar da [https://whatsapp.com/channel/0029Vb6EiaxIt5rztaBjwX3D]; behin kanalaren barruan, beheko aldean agertzen den “JARRAITU” sakatu eta azkenik, abisuak jasotzeko, pantailaren goiko eskuinean agertzen den kanpaitxoaren ikonoa sakatu behar da. Hori eginda, udalaren informazio guztia zuzenean jasoko da mugikorrean.
Ekimen honen bidez, Amorebieta-Etxanoko Udalak gardentasunarekin eta herritarren informazio-eskubidearekin duen konpromisoa berretsi du, eta egunerokoan gehien erabiltzen diren tresnetara egokitzea du helburu.
Bide berri hau tresna erabilgarria izan dadin, Udalak herritar guztiak animatzen ditu kanal berrira atxikitzera eta udaleko informazioa zuzenean jasotzen hasteko.


