Gazteentzako Gurot tribial lehiaketa iritsi da Amorebieta-Etxanora

  • Taldean jokatzen den euskarazko tribial jokoa da, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, eta, jolas honen bitartez, parte-hartzaileek, galdera desberdinei erantzunez, familian gozatzeko bidai zein jarduerak irabazteko aukera izango dute.
  • Parte hartzeko, hiru pertsonako talde bat osatu behar da eta izen ematea www.gurot.eus webgunean egin behar da, otsailaren 16a baino lehen.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta hainbat udalerrik elkarlanean, horien artean Amorebieta-Etxanok, GUROT izeneko taldekako tribial lehiaketa jarri dute martxan, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Euskarazko joko honek aisialdian hizkuntzaren erabilera sustatzea du helburu, eta, aldi berean, gazteei jarduera alternatibo eta entretenigarri bat eskaintzea.

Parte hartzeko, hiru laguneko taldea osatu behar da, eta talde bakoitzak hainbat galderari erantzun beharko die. Galdera gehien asmatzen dituzten herriko bi taldeek ZEID Fest jaialdirako bi sarrera (taldekide bakoitzeko) irabaziko dituzte. Horrez gain, bi talde horietatik puntuazio altuena duena final handira pasako da, eta bertan bizkaiko beste udalerri batzuetako talde irabazleen aurka lehiatuko da.

Hala, parte hartu nahi duten gazte zornotzarrek otsailaren 16a baino eman beharko dute izena, www.gurot.eus webgunean, horretarako, aurrez hiru pertsonako talde bat osatuz. Taldekako lehiaketa otsailaren 17tik martxoaren 23ra egingo da, eta final handia apirilaren 4an izango da.

Sari nabarmenenak

Lehiaketan, galderei behar bezala erantzunez, puntuak jasoko dituzte talde parte-hartzaileek eta, aurrez aipatu bezala, tokiko eta eskualdeko bi talde onenek ZEID Fest jaialdirako bi sarrera jasoko dituzte, taldekide bakoitzeko.

Halaber, final handira iristen diren taldeek sari hauek eskuratu ahal izango dituzte:

1. saria: Saloura bidaia + Port Aventura (ostatua eta parkerako sarrerak barne)
2. saria: Madrilera bidaia + Warner Bros Park (ostatua eta parkerako sarrerak barne)
3. saria: Puy du Fou-ra bidaia (ostatua eta ikuskizunetarako sarrerak barne)
4. saria: Athletic Museorako sarrerak

Osatu zure taldea eta animatu parte-hartzera!

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only