Itzuli da Gauero, Amorebieta-Etxanoko gazteentzako aisialdi programa

Larunbat gaueko plana prest dago: Gauero bueltan da, Zelaieta Zentroan gazteentzako doako aisialdi eskaintzarekin.

Gazteentzako Gauero aisialdi programa berriro martxan jarriko da ikasturte honetan, 11 urtetik gorako neska-mutilentzat jarduera berriekin. Urritik ekainera bitartean, larunbatero 20:00etatik 23:00etara, hainbat proposamen eskainiko dira Zelaieta Zentroan.

Denboraldia irailaren 27an abiatuko da Gauerodisko jarduerarekin. Gazteentzako diskoteka izango da, dantzan aritzeaz gain dantza estilo desberdinak ikasteko aukera eskainiko duena. Ekintza hau hilabetean behin errepikatuko da.

Urriko egitaraua ere oso zabala izango da: urriaren 4an karaoke saioa egingo da, urriaren 18an Futbol Gaua, urriaren 25ean Herri Kirolak eta azaroaren 1ean ospatuko da ekitaldi berezienetako bat, Arimen Gaua, Halloween gauarekin bat eginez.

Gauero programan parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da sarrera-txartela izatea. Txartel hori Zelaieta Zentroan eskatu daiteke.

Horrela, Gauero programak asteburuetan Amorebieta-Etxanoko gazteei topagune, parte-hartze eta dibertsiorako espazio bat eskaintzen die, beste urte batez.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only