KITTU Zornotzatik mundura, #deskantsurikpeztour baten erritmora


ZORNOTZAKO JAIETAN 12 ORDUKO MARATOI MUSIKALA EGIN ONDOREN, EUROPAKO
KALEETARA SALTO EGIN DU KITTUK UDA HONETAN. EUSKAL DOINUAK ERAMAN DITUZTE HERRIZ HERRI 2017AN SORTUTAKO LAUKOTE ZORNOTZAR HONEK.

Santiago eguna aukeratu zuten Kittukoek erronka berri bat aurrera eramateko: “Kittu Maratoia”, 12 ordu musika jotzen tabernaz taberna. Larrako Errotabarri tabernan hasi ziren goizeko 10:00etan eta Lopena tabernan bukatu zuten 22:36:21etan, hau da: 10 ordu, 36 minutu eta 21 segundu doinuak jotzen eta alaitasuna eramaten gure herritik zehar.

Hasieran urduritasuna nagusi bazen ere, laster bihurtu zen festa hutsa: “Zuon laguntzari esker hasieran urduritasuna zena barre bihurtu zen, eta segundu bakoitza ahaztezina izan da!” jarri zuten sare sozialetan.

2017an sortutako laukote honen helburua musika kalera eramatea eta ondo pasatzea besterik ez zen: “Zornotzako jaietan atara ginen gure kabuz 2017an. Oso ondo joan zen eta handik gutxira Luis Urrengoetxeatik deitu gintuzten kaleko jaietan jotzeko”. Ordutik 450 emanaldi baino gehiago eman dituzte: “herriko jaiak, auzoetakoak, ezkontzak, despedidak… formato polita da jendea girotzeko”.

Zornotzako maratoia ez zen nahikoa izan eta egun batzuk geroago #DeskantsurikPezTour abian jarri zuten: 12 egunetan 12 emanaldi Europako hiri eta herri desberdinetan zehar. Irlandan lehorreratu ziren lehenik, Dublingo Temple Bar eta Galway bezalako tokietan euskal giroa zabaltzen: “Irlandan adibidez asko mirezten zuten gure musika, beraien musika tradizionalarekin zerikusi handia dauka eta”.

Bitartean, sare sozialetan umorez kontatu zuten 12 zenbakiaren atzean zegoen sekretua: “12 hanburgesa Unaxek, 12 kilo patata Aritzek, 12 ibuprofeno Igorrek eta 12 kalimotxo Markelek (12€tan)!”

Euskal Herrira bueltan, abuztuan #TourEarra izan dute. Montorrako jaietan hasita, Larrabetzuko Gazte Egunean, Artaungo jaietan, Gasteizen, Bastidan eta Bilboko Aste Nagusian izan dira besteak beste. Kantabriatik Burgosera ere salto egin dute, Oyambren eta Comillasen hondartzak alaituz, Villarcayon jotzeko parada eginez, eta, nola ez, etxera bueltan, Etxanoko jaietan ere giroa piztu dute.

Kitturen filosofia argia da: Euskal Herria birsortzen. Gaurko eta betiko euskal abestiak euren estilo propioan eskaintzen dituzte, betidanik erabili izan diren instrumentuak esku artean. Kantuan, dantzan eta parrandan, poteoetan zein bazkalosteetan, euren helburua alaitzea eta belaunaldi berriak ere euskal doinuetara hurbiltzea da.

Eta hori guztia laukote alderdetsu eta xelebre batek egin du (Markel, Aritz, Igor eta Unaxek): “batzuok musikari sena, besteok tripa gizena; Zornotzatik datorrena alaituz triste dauena, zapatu zein martitzena, parrandarako onena”.

Uda honetan erakutsi duten bezala, Kittu herri baten energia, umorea eta bihotz irekia da. Eta euren mezua argi gelditu da: “Euskal Herriaren birsortzearen parte izan nahi? Erdu eta kittu!”

+ Irakurri

IBARRA PENTSUAK Ixerren errotutako negozio familiarra

2025/12/03

IBARRA PENTSUAK DENDAKO NIEVES ETA AGURTZANE AMA-ALABAK, BELAUNALDI ARTEKO LEKUKOA NOLAIGARO DEN KONTATU DIGUTE. BASERRIKO BIZIMODUA ETA GANADUAREN INGURUKO JARDUERA

«RODAJE ASKOTAN PARTE HARTZEA GUSTATUKO LITZAIDAKE, HORREK ONA NAIZELA ADIERAZIKO LUKE»

2025/12/03

Sergi Sarmiento Agirregoikoa zinema espezialista Sergi Sarmiento zornotzarra Bartzelonan ari da prestatzen zinema-espezialista izateko. Eszena-borroka, akrobaziak, parkourra eta efektu bereziak

“Sukaldaritza lagun izan dudan hizkuntza da, arrazoia dudanetik”

2025/12/02

Pablo López Zambrano chef de Antxeta by Taberu INGALATERRA, FRANTZIA, JAPONIA EDO BARTZELONAKO SUKALDEETAN BIDAIATZEN ETA TREBATZEN BI HAMARKADA BAINO

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only