Lehen sorospen ikastaroa, urriaren 22an eta 29an, Amorebieta-Etxanon

Bihotz-birika berpiztea (BBB) eta desfibriladoreen erabilera izango ditu hizpide ikastaroak, eta bi saio eskainiko dira aipatutako egunetan, 17:00etik 19:00era, Nafarroa Zentroko bigarren solairuan. Gaur egun 10 desfibriladore daude udalerriko puntu desberdinetan kokatuta.

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta bertako Osasun Zentroak, lehen sorospenei loturiko oinarrizko ikastaroa antolatu du berriz ere, iaz antolatutako bi edizioak oso arrakastatsuak izan ziren eta. Hala, ‘Zure eskuek bizitzak salbatzen dituzte’ lelopean, bihotz-biriketako berpiztea (BBB) eta Kanpoko Desfibriladore Erdiautomatikoen (KDEA) erabilera izango ditu hizpide ikastaroak.

Prestakuntza honen helburu nagusia da herritarrei larrialdi-egoeretan nola jokatu erakustea eta larrialdiei aurre egin eta bizitzak salbatzeko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eskaintzea.

Ikastaroak bi saio izango ditu, urriaren 22an lehena eta 29an bigarrena, 17:00etik 19:00era, eta Nafarroa Zentroko bigarren solairuan egingo da. 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, eta bereziki gomendagarria da beste pertsona batzuengan erantzukizunak dituztenentzat, hala nola entrenatzaileentzat, begiraleentzat, zaintzaileentzat edo irakasleentzat.

Izena emateko epea bihartik urriaren 15a bitarte egongo da zabalik, udal webguneko izen-emate atalean edota HAZen bitartez, 946 30 00 02 zenbakira deituta edo udaletxeko bulegoan bertan.

Plazak mugatuak dira, eta udalerrian erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute. Edozein kontsulta egiteko, interesdunek prebentzioa@amorebieta.eus helbidera idatzi dezakete edo 614 45 76 09 telefonora deitu.

Herritarren osasuna eta ongizatea ardatz

Zornotzarren ongizatea eta osasuna bermatzea lehentasunezkoa da Amorebieta-Etxanoko Udalarentzat. Hala, gaur egun 10 desfibriladore daude herriko puntu desberdin eta estrategikoetan kokatuta, bihotz-gelditzeetan esku-hartze azkarra bermatzeko. Hauek dira egungo desfibriladoreen kokalekuak:

  • Larrea Kiroldegia: 2 desfibriladore
  • Txolon futbol zelaia: 1 desfibriladore
  • Ixerbekoa Kiroldegia: 1 desfibriladore
  • Urritxe futbol zelaia: 1 desfibriladore
  • Zelaieta Zentroko frontoia: 1 desfibriladore
  • Zelaieta zentroa: 1 desfibriladore
  • Zornotza Aretoa: 1 desfibriladore
  • Udaltzaingoa: 2 desfibriladore

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only