Martxoaren 10ean zabalduko da 2025eko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea

  • Laguntza horiek urtero ematen dira, eta helburu dute baliabide mugatuak dituzten pertsonen eta familien gastu zehatzei (ohikoak edo ustekabekoak) aurre egiten laguntzea.
  • Eskaera egin ahal izateko, ezinbestekoa da eskaera egiten den unean Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea eta adierazitako helbidean bizitzea.

Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren astelehenean, martxoaren 10ean, zabalduko du 2025eko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzeko epea, zailtasun ekonomikoak dituzten pertsona eta familiei beren gastuei aurre egiten laguntzera bideratuta.

Laguntza horien helburua da behar gehien duten zornotzarrei oinarrizko gastuak, ohikoak zein apartekoak, ordaintzen laguntzea, hala nola:

  • Etxebizitzari lotutako gastuak: alokairua, kredituen interesak eta amortizazioa, energia-gastuak, bestelako mantentze-gastuak (komunitatea, OHZ, ura eta etxeko asegurua), altzariak eta etxetresna elektrikoak, konponketak eta instalazioak eta etxebizitza berriarekin lotutako aparteko gastuak.
  • Lehen mailako beharrak: oinarrizko beharrak (elikadura, arropa, prestakuntza) eta osasun-gastuak.
  • Aurreko kontzeptuekin lotutako zorpetzea.

Eskaera baldintzak eta prozedura

Tramitazioa martxoaren 10etik azaroaren 14ra bitartean egin ahal izango da, eta laguntza hauek jasotzeko ezinbestekoa da Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea eta laguntza eskatzen den etxebizitzan bizitzea.

Gainera, beharrezkoa da adinez nagusia izatea, bizikidetza-unitate bat osatuta izatea, gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenago eta baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea. Gainera aldez aurretik justifikatuta eduki beharko dituzte aurreko urteetako GLLak.

Eskabideak aurrez aurre egin ahal izango dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), aldez aurreko hitzordua eskatuta eta izapidetzeko behar den dokumentazioa aurkeztuta.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only