Nafarroa Zentroak hirugarren urtez jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren saria, aurten, Goxo Goxo proiektuagatik

  • Proiektu honek etxeko menu osasungarriak eskaintzen ditu eta, horrez gain, jarduera sozialak antolatzen ditu, erabiltzaileen, familien eta profesionalen parte-hartzea sustatuz eta ongizatea zein elkarbizitza hobetuz.
  • Goxo-goxo proiektuaren baitan jasotako gainerako ekintzen artean, pintxopotea, sukaldaritza eta gozogintza tailerrak edota familia eta profesionalen arteko elkartrukea eta harremanak bultzatzeko eskaintzen dituen ekimenak nagusitzen dira.

Hirugarren urtez jarraian, Bizkaiko Foru Aldundiak Nafarroa Zentroa saritu du, Bizkaian iraupen luzeko zainketetan arreta pertsonalizatua emateko Nafarroa Zentroak egiten duen lanaren aitortza gisa. Oraingo honetan, Goxo Goxo proiektuak jaso du saria eta zaintza arloari loturiko Bizkaiko proiekturik onena izendatu dute, erabiltzaileen eguneroko bizitza hobetzeko eta dinamizatzeko ekimen honek jasotzen dituen ekintza desberdinengatik.

Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako aitorpen honek, Goxo Goxo proiektuak arreta pertsonalizatuan duen garrantzia azpimarratzen du eta era berean, Nafarroa Zentroak adinekoen zaintzan berrikuntza eta ikuspegi humanizatua sustatzen dituela berresten du.

Goxo Goxo proiektua

Nafarroa Zentroaren oinarrizko helburua pertsonarengan oinarritutako arreta eskaintzea da, eta Goxo Goxo proiektua estrategia horren parte garrantzitsua da. Hori dela eta, 2019an abian jarri zenetik, Goxo Goxo Nafarroa Zentroaren apustu nagusietako bat bihurtu da. Honen bitartez, etxeko menu osasungarriak eskaintzen zaizkie erabiltzaileei zein haien familiei, kalitatezko produktu freskoz egindakoak, elikadura osasungarri bat izateko aukera eskainiz.

Horretarako, Nafarroa Zentroko taldeak etxeko menuak egiten ditu egunero. Erabiltzaileek plater bakoitza probatzen dute eta beraiena da azken hitza: elikagairen bat gustuko ez badute, menutik kentzen da. Prozesu hori Goxo Goxo Elikadura Batzordeak gainbegiratzen du. Batzorde hori eguneko arretaz eta eguneko zentroaz arduratzen diren sei pertsonek osatzen dute.

Proiektu honek, baina, ez du elikadura soilik lantzen, janarekin lotutako jarduerak ere jasotzen ditu, erabiltzaileen eta familien arteko harremak indartzeko helburuarekin. Hala, ekintza horien artean nagusitzen dira asteko pintxopotea, sukaldaritza eta gozogintza tailerrak, eta pintxo lehiaketa. Horrez gain, hiru ekimen berezi sustatzen dituzte familientzat: Nafarroa Zentroko erabiltzaileen eta haien senideen arteko bazkaria; Zurekin Goxo-Goxo sukaldaritza tailerra, erabiltzaileek eta senideek elkarrekin errezeta bat prestatzeko eta Kafea eta partekatzea jarduera, familia eta profesionalek elkar ezagutzeko eta komunikazioa hobetzeko.

Horrela, osasuna eta elikadura ez ezik, parte-hartzea eta harreman pertsonalen garapena ere sustatzen dira; elikaduraren bidez, erabiltzaileek osasuntsu janariez gozatzeaz gain, eguneroko bizitzan esanguratsuak diren jardueretan parte hartzeko aukera ere izaten dutelako.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only