Nagusi Aretoaren hamargarren urteurrena ospatzeko, ekitaldi bereziak antolatu dira azaroan eta abenduan

  • Azaroaren 19an, esaterako, azken hamar urteko ibilbidea jasotzen duen ikus-.ogorarazteko ikus-entzunezkoa proiektatuko da eta horrez gain, abenduaren 23an, Zornotza Aretoan, 10. urteurreneko gala egingo da ospakizunari amaiera emateko.
  • Zornotza Aretoan, 10. urteurreneko gala egingo da ospakizunari amaiera emateko.
    Nagusi Aretoa 60 urtetik gorakoentzako aisialdi, osasun eta teknologia arloetako ekimen berritzaileak eskaintzen dituen erreferente bihurtu da, eta gaur egun 1.300 erabiltzaile baino gehiago ditu.

Amorebieta-Etxanoko Nagusi Aretoak hamar urte bete ditu, eta urteurren hau ospatzeko ekitaldi bereziak antolatu ditu. Lehena azaroaren 19an izango da, 12:00etan, Nagusi Aretoan. Bertan, azken hamarkadako jarduera eta lorpen nagusiak gogoratuko dira ikus-entzunezko proiekzio baten bidez. Saio ezberdinak eskainiko dira, eta interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute, leku mugatua baita.

Horrez gain, abenduaren 23an, 10. urteurreneko gala ospatuko da Zornotza Aretoan, 11:00etatik 13:00etara. Gala honetan, sorpresa ugari izango dira, eta parte-hartzaileek ere beren ekarpenak egingo dituzte.

Erreferentziazko gunea Amorebieta-Etxanon


Urte hauetan zehar Nagusi Aretoak 60 urtetik gorakoentzako aisialdi aktiboko erreferentzia-gunea izatea lortu du, eta gaur egun 1.300 erabiltzaile baino gehiagoren topaleku bihurtu da Amorebieta-Etxanon. Hamar urte hauetan, zentroak adinekoen ongizatea eta aktibitate fisikoa sustatzeko hainbat programa eta ekimen eskaini ditu, besteak beste, antzerki ikastaroak, ibilaldi osasuntsuak eta jarduera fisiko gidatuak.

Amorebieta-Etxanoko Udala eta Nagusi Aretoa elkarlanean aritu dira, adinekoen sozializazioa, osasuna eta teknologiarekiko hurbiltasuna bultzatzeko, haien eskaerei eta beharrei erantzunez.

“Hamar urte hauetan, Nagusi Aretoa elkargunerako, ikaskuntzarako eta hazkunde pertsonalerako gunea izan da, eta gure herriko nagusientzako erreferentziazko espazio bilakatu da. Horregatik, Udaletik eskerrak ematen dizkiegu erabiltzaile guztiei, euren parte-hartzea eta dedikazioa funtsezkoak izan direlako erreferentziazko gune hau Amorebieta-Etxanon finkatu eta sendotzeko. Zorionak Nagusi Aretoa! Hamarkada hau beste askoren hasiera baino ez izatea espero dugu”, amaitu du Ainhoa Salterain alkateak.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only