Datorren urriaren 5ean, igandea, Derandein Fundazioak Mendi Martxaren zazpigarren edizioa ospatuko du. Ibilaldia 10:00etan abiatuko da Yalens Tavern-Tik tabernatik (Jauregizahar 5, Amorebieta-Etxano).
Ibilbideak herriko hainbat gune zeharkatuko ditu, irteera eta helmuga puntu berean izango direlarik. Aurten, jarduerak Afrikako testuinguruan desgaitasunari buruzko hausnarketa proposatuko du, herritarrak kontzientziatzeko eta gaia gizarteratzeko asmoz.
Izen-ematea egin daiteke www.derandein.org webgunean, derandein@derandein.org helbidera idatziz edo martxa hasi baino ordu erdi lehenago bertan.
Ekimenak Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta bertako enpresen laguntza du, eta helburua da herritarrak elkartzea inklusioaren aldeko ibilaldi batean.



