Zainduz programak jarduera berriak aurkeztu ditu urtarrilerako

  • Tratu onak zaintzan hitzaldia eta “Zure seme-alaba desberdin izateari nola aurre egin” tailerra izango dira hilabete honetan eskainiko diren bi jarduerak, ohiko moduan, zaintzaileei edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen senitartekoei zuzenduta.
  • Bi jarduerak doakoak dira eta interesdunek Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez edo udal webguneko ‘Izen-emateak‘ atalean eman dezakete izena, irailaren 25a bitarte.

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat jarduera antolatzen ditu ikasturte osoan zehar ‘Zainduz Programa: zaintzailearentzako zaintza’ programaren baitan. Programaren helburua da zaintzaileei edo mendekotasun-egoeran dauden senideei laguntzea, denbora eta energia eskainiz, eta egiten duten lan gogorrari eta ezkutukoari merezi duen aitortza emanez.

Horri jarraiki, oraingoan bi jarduera berri aurkeztu ditu urtarrilerako: “Tratu ona zaintzan: nire eskubideak eta bere eskubideak” hitzaldia batetik eta “Zure seme-alaba desberdina izateari nola aurre egin” tailerra, bestetik.

“Tratu ona zaintzan: nire eskubideak eta bere eskubideak” hitzaldia

Zaintza arloan, kasu batzuetan, zaintzaileen gehiegizko inplikazioak lausotu egiten ditu zaintzaileareneta zaintzen den pertsonaren eskubideak. Hala, hitzaldi honen bitartez, pertsonen zainketan tratu ona nola ematen den jakinarazi nahi da, zaintzailearen eta zaintzen den pertsonaren eskubideak errespetatuz eta kontziente eginez, eta, hala, bi aldeentzat zaintza etikoa eta jardunbide egokiak eskainiz.

Hitzaldia urtarrilaren 16an eskainiko da, gaztelaniaz, 17:00-19:00 bitartean, Nagusi Aretoan.

“Zure seme-alaba desberdina izateari nola aurre egin” tailerra

Tailer honek gurasoei laguntza eskaintzea du helburu, frustrazioaren, ziurgabetasunaren eta espektatiben aurrean, emozioak kudeatzeko jarraibideak eskainiz eta, kasu askotan, aukeratu ez duten errealitate hori onartzeko estrategiak emanez.

Tailerra urtarrilaren 22tik otsailaren 26ra arte bitarte eskainiko da, asteazkenetan, 5 saiotan banatuta. Saioak 17:30etatik 19:00ak bitarte izango dira, gaztelaniaz, Nagusi Aretoan.

Izen-ematea

Bi kasuetan izen ematea zabalik dago, urtarrilaren 10a bitarte eta interesunek Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez edo udal webguneko ‘Izen-emateak‘ atalean eman dezakete izena, inprimakia betez.

+ Irakurri

Datorren abenduaren 20an amaituko da Amorebono 2025eko bonuak erabiltzeko epea

2025/12/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei lehen sektoreko bonuak eskuratzeko eta tokiko ekoizleak babesteko gonbita egiten die. Bonuen gehiengoa erabili den arren, oraindik

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only