Zaldialdia, Euskadiko zaldien azokaren lehen edizioa, Amorebieta-Etxanon urriaren 27an

Azoka honen helburua da etengabe hazten dabilen Zaldien Sektorea ezagutarazi eta
balioan jartzea.
Azokaren baitan antolatutako ekintzen artean nagusitzen dira, besteak beste, kirolerako
zaldien balorazio morfofuntzionalak, Pottoken erresistentzia oztopo jauziak; 0 Km-ko
produktuen salmenta; moxal okelaren dastatzea; eta gaztetxoenei zuzendutako hainbat eta
hainbat ekintza.

Gero eta gehiago dira Euskadin lehen sektoretik zaldien alorra arrakastaz bultzatu, hobetu eta sustatzen dutenak, bakoitzak bere esparrutik, arraza autoktonoak berreskuratuz edo horien garrantzia balioan jarriz.

Eta hain zuzen lan hori gizarteratu, balioan jarri eta zaldien sektorearen batasun eta aberastasuna ikusarazteko sortu da Zaldialdia, Euskadiko Zaldien lehen Azoka. Azoka hau Euskal Herriko Kirol-Zaldi Elkartea (BCSH), Euskadiko Poney arrazaren Pottoka (EHMEZAFE), Euskal Herriko Mendiko Zaldia “Pottoka” (EPOFE) eta Enkarterrietako Astoak (ENAFE) elkarte eta federazioek antolatu dute, Eusko Jaurlaritzaren, Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta beste erakunde batzuen babesarekin.

Hala, datorren urriaren 27an Amorebieta-Etxano izango da Euskadiko Zaldien lehen Azoka honen agertoki nagusia. Jauregibarria azokan ospatuko da eta lehen aldiz batuko ditu aipatutako aipatutako federazio eta elkarte horien guztien ekoizle eta produktuak. Hori horrela, Zaldialdian 120 animali baino gehiago izango dira erakusgai, horietako asko salgai ere: horien artean, haragirako zaldiak, erresistentzia eta jauzi txapelketak irabazitako zaldiak, Pottokak, Enkarterrietako Astoak, Mendiko Zaldiak…

Horrez gain, azokaren baitan antolatutako ekintzen artean nagusitzen dira, besteak beste, kirolerako zaldien balorazio morfofuntzionalak, Pottoken erresistentzia oztopo jauziak; 0 Km-ko produktuen salmenta; moxal okelaren dastatzea; eta gaztetxoenei zuzendutako hainbat eta hainbat ekintza: astotxo, txapa eta margo tailerrak, eta paseoak Pottoka zein Enkarterrietako Astoen gainean…

Funtsean, orain arte Euskadiko panoraman ezagutu ez den azoka berri bat da Zaldialdia, Zaldi Sektorea indartzeko, lehen sektorearen profesional eta zaleen interesa asetzeko, eta herritarren artean bertako animali hauek ezagutzera emateko azoka, alegia.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only