Erakusketak 1975 eta 1976ko Karmenetan Zornotzako gazteriak jai parte-hartzaileagoen alde egindako borroka jasotzen du. Abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai Zelaieta Zentroan. Bi doako saio antolatu dira, hitzaldi bat eta erakusketaren bisita gidatu bat barne hartzen dituztenak, herriko historiako pasarte honetan sakontzeko. Lehen saioa abenduaren 2an izango da, 19:00etan euskaraz, eta bigarrena abenduaren 9an, 19:00etan gaztelaniaz.
Abenduan zehar, Zelaieta Zentroak Amorebieta-Etxanoko historia garaikideko garai erabakigarri bat jasotzen duen erakusketa berri bat hartuko du.Abenduaren 1etik 22ra, Zelaietako erakusketa gelan egongo da ikusgai “Jai demokratikoen aldeko borroka. 1975-1976ko Karmenak” izeneko erakusketa, Mikel Etxebarria Etxeitak egina. Bertan, gure herriko gazteriak duela 50 urte jai herrikoi eta parte-hartzaileago batzuen alde egindako borrokaren oroimena jasotzen da.
1975ean, Franco diktadorea oraindik bizirik zela, herriko gazteek jai-egitarau alternatibo bat proposatu zioten udalari. Hala ere, alkate frankista zen
Erakusketaz gain, bi hitzaldi eta bisita gidatu antolatu dira, une historiko hori sakonago ezagutzeko aukera paregabea:
- Abenduaren 2an,asteartea, 19:00etan – Hitzaldia eta bisita gidatua euskaraz
- Abenduaren 9an, asteartea, 19:00etan – Hitzaldia eta bisita gidatua gaztelaniaz
Erakusketa eta horren harira antolatutako hitzaldiak eta bisita gidatuak doakoak dira. Gure herriko historiaren pasarte garrantzitsu hau ezagutzeko aukera bikaina da, eta batez ere, gazteek jai parte-hartzaile eta askearen alde egin zuten borrokari balioa emateko modua.


