Iratik dislexia duten gehienek sormenaren hemisferioa garatzen dutela azaldu digu. Horregatik
arkitektura, zientzia, diseinuarekinโฆ erlazionatutako ikasketak egiten dituzte. Letrekin zerikusia duten karrerak zailagoak egiten zaizkie, zenbakiekin zerikusia dutenak baino. Ikasteko aukera zabala dago, berak fisika eta kimika ikasi zuen eta gaur egun bigarren hezkuntzako irakaslea da.
Iratik txikitatik erakutsi zuen dislexia zuela. Bere bikiak bera baino arinago ikasi zuen hitz egiten, klasekideek silabak irakurtzen zituzten eta berak, aldiz, ez zuen ulertzen โtโ eta โiโ letrek โtiโ silaba osatzen zutela. Ispilu idazkera ere zuen – nahiz eta dislexiagatik zen ziur ez dakien – eta โIratiโ idatzi beharrean โitariโ (alderantziz) idazten zuen.
Dislexia dutenei garrantzitsuena ez gutxiestea dela esan nahi die: โEz sinetsi porrot egingo duzuela esaten badizuete. Jakin zailtasun hori dugula, baina ikasitako tresnak bereganatu eta ikasketekin aurrera jarraitzeko trikimailu propioak bilatuโ.
Zelan ikusi zuten dislexia zenuela?
Ikaskideek irakurtzen ikasten zuten bitartean, nik ez nituen letrak ulertzen, ezta silabak ere. Gainera, hitzak alderantziz idazten nituen, neure izena bezala. Sei urterekin, besteek bezala aurrera egiten ez nuela ikusita, kezkatzen hasi ziren.
Egoera askotan ez da hain nabarmena eta DBHra heldu arte ez dira konturatzen. Kasu hauek gogorragoak dira. Dislexia dugunok gure trikimailuak bilatu behar ditugu irakurtzen eta idazten ikasteko eta zenbat eta arinago hasi hobeto. 12 urterekin berriz ere atzera bota eta irakurtzen eta idazten ikasi behar izateak kriston nahastea sortzen du.
Zelan ikasten dira trikimailu horiek?
Guk ikasteko beste modu bat daramagu. Oinarrizko tresnak erakutsi zizkidan logopeda batera joan nintzen, eta etxean gurasoekin praktikatzen nituen. Plastilina erabiltzen genuen letren formak memorizatzeko; gero silabetara eta hitzetara pasatzen ginen. Urteekin trikimailu hauek behar duzunera egokitzen dituzu, baina prozesua luzea da.
Beti eskertuko dut gurasoek nirekin etxean egin zuten lana, oso garrantzitsua izan baitzen ikasketen erritmoa jarraitu eta gaur egun nagoen lekuraino iristeko.
Zertan eragiten du dislexiak?
Irakurketan, idazketan eta ulermenean. Nire kasuan, irakurketa fonologikoa egiten dut:
lehen eta azken letrak ikusi eta gainerakoa ondorioztatzen dut. Txikitan, ezin nituen hitzak esaldi baten barruan banatu, dena bloke baten moduan irakurtzen nuen.
Idazketan, letren forma memorizatzen ditugunez, ikaskuntza moteltzen da. Gainera, hitz egin aurretik ere asko pentsatu behar dugu esaldiak ondo eraikitzeko.
Errazagoa egiten zaizu euskaraz irakurtzea?
Bai, euskarazko hitzen soinuak argiagoak direlako. Gaztelaniaz edo ingelesez, berriz, salbuespen asko daude. Gaztelaniaz โcasoโ, โcasaโ edo โcosaโ bezalako hitzak oso antzekoak dira, eta irakurketa fonologikoarekin erdikoa ondorioztatzeko aukera ugari ditut.
Txarrena ingelerarekin izan zen. โUโ letraren fonologia zein den barneratu ondoren ingelesez โiuโ ahozkatzen dela esan eta dena nahasten da. Estrategia berriak aurkitu nituen hori gainditzeko.
Zelan moldatu daiteke hezkuntza modeloa dislexia dutenentzako?
Egiten diren egokitzapenak ez dira nahikoak. Dislexia duen ikasle bat langilea ez bada, oso zaila da erritmoa jarraitzea. Ni fisika eta kimikako irakaslea naiz eta liburuak egokitzen ditut, alde batetik nire erraztasunerako, eta, bestetik, dislexia duten ikasleei laguntzeko. Eskemak egiten
ditut; irudiak, siglak eta emotikonoak erabiltzen ditut memorizatzeko erraztasuna ematen dielako. Era bisualean egokitzen ditut gaiak. Horrela azterketarako ikasterakoan hitzak irudi batekin erlazionatu eta errazagoa egiten zaie.
Editorial batetik dei bat jaso zenuen. Kontaiguzuโฆ
Hezkuntza zentro bakoitzera joaten naizen bakoitzean bertako materiala nire erara moldatzen dut eta joatean bertan uzten diot irakasleari. Behin Bilboko Solokoetxe Institutuan nengoela mintegiko kideak nire eskemak ikusi eta editorial batera bidali zituen. Handik gutxira editorialak deitu zidan horiekin liburuak atera nahi zituztela esanez. Momentuz proiektua geldi dago.
Nire eskemek dislexia dutenei ikasketa errazten die eta ez dutenei ere oso lagungarria egiten zaie. Gaur egungo gazteak dena irudien bitartez ikustera ohituta daude, testu luzeak sahiesten dituzte eta ulermena galtzen dute. Gertatu izan zait Leioako Instituan nengoela dislexia ez zuen ikasle bat hurbildu eta nire eskemei esker behingoz fisika eta kimika ulertzen zuela esatea. Era bisualean errazagoa egiten zaie guztiei kontzeptuak barneratzea.