Hi!Zornotzan

‘HORRA, HORRA, GURE MARI DOMINGI TA OLENTZERO’

Olentzero-MariDomingi-web

Olentzero eta Mari Domingi prest daude urtero bezala magia eta ilusioa zabaltzeko. Gabonak ate joka ditugu, eta opariak, ametsak eta maitasuna lehenetsiz, Euskal Herriko umeen irribarreak pizteko lanean dihardute ilusio handiz. Ez da erraza izan, baina Hilerok lortu du beraiekin hitz egitea momentutxu bat.

Abenduaren 24a gertu dago. Nola daramazue opari zakua?

Mari Domingi: Ondo! Ondino badekogu zeregiñe, baia ilusio handiegaz gabiz lanean. Egie da azken urtietan mila gauzetara gabizela eta estres apur bategaz heltzen garela gabonetara baia tire, umiengaitik merezi deu benetan.

Olentzero: Hori da, nik ez neuke hobeto esango Mari Domingi!

Nolakoa izaten da zuen gabon gaua?

O: Ederra benetan. Lan asko eiten dogu baie zoragarrie da. Etxez etxe goaz bakoitzari bere oparixek izten, eta konturatzen garenerako eguzkie urtetan dau!

MD: Bai, eta bertan musutxu bet eman eta oparixek uzten doguz. Ixil ixilik ibili behar gara, baia gure botere magikoak erabiltzen doguz etxeetan sartu eta urtetako inor konturatu barik. Gau magikoa da!

O: Bai, eta etxe askotan pikoteo apur bet jartzen dozkue, ardau apur bet, gaztaie. . . jajajaja. Hori be oso polita da, ezta Mari Domingi?

MD: Olentzeroooo!

Baina, aldez aurretik ondo prestatuta egon behar da dena ezta?

MD: Bai bai! Oso garrantzitsue da dana prest egotea. Gu mendien bizi gara eta bertan umien oparixek prestatzen doguz. Lehenengo eskutitzak jaso eta banan-banan irakurtzen doguz, ume bakotzak zer nahi deuen jakiteko.

O: Bai, hori da! Ume bakotzari bere eskaerak betetzen saiatzen gara, baina beti ez da posible. Batzuetan opari lar eskatzen dire, edo garestiegiek, edo adinagatik aproposak ez direnak. Baia beti beti eramaten dogune maitasun handiegaz doa. Hori da ein behar dogune eta horregaitik maite dozkue hainbeste umiek.

Zer da umeek gehien eskatzen dutena?

O: Umiek normalien jostailuak eskatzen dabiez eta normala da, jolasteko sasoien dauz ta. Horretarako aparato desberdiñek eskatzen dabiez. Baia bebai ipuiñek, liburuek, erropa, musika…

MD: Bai, eta azken urteetan esperientziak be eskatzen dozkuez: kontzertu baterako sarrerak, asteburu pasa gurasoekaz, museo batera joatea, tirolinan bota edo piraguan ibiltea. Niri asko gustatzen jatez holakoak!

O: Bai! Eta gero badauz be bixotza ikutzen dabiezenak; osasune eskatzen dutenak etxekoentzat edo munduko bakea. Gu magikoak gara baia gauza guztiek ezin doguz lortu, zoritxarrez. Baia saiatzen gara!

Eta mundu osoko umeen etxeetara zoazte?

O: jajajajajajaa, ez ez ez. Euskal Herriko umiekaz nahikoa dekogu!! Baia badekoguz lehengusu eta lagun asko mundutik ziher gu moduen magikoak direnak eta euren herrialdetako umeengana joaten direnak.

MD: Bai, baia zoritxarrez munduko hainbat lekutara ez dire heltzen, leku batzutan arriskutsua delako, besteetan magia, janaria edo botikak lortzeko erabili behar dutelako. . . Horregatik da hain garrantzitsue gu hemen onak izetea eta ahulenak laguntzea.

Orduan, garrantzitsua da umeak urtean zehar ondo portatzea?

MD: Bai bai bai, oso garrantzitsue! Umeak ume dira eta normala da gorabeherak izetea, hasarretxoak, mimo bile ibiltea batzutan. Baia lagun onak izan behar dire, neba-arrebekaz, klasekideekaz, kirolean… Inoz ez dabie besteetaz barre ein biher, edo besteak zirikatu edo baztertu.

O: Hori da Mari Domingi, ondo esanda!! Eta ez ahiztu… altxeu buruak mesedez!!! Azkenaldien asko ikusten doguz mugikorragaz eskuen, burumakur. Eta hori gurasoei be esaten dotzegu: kontuz umeekaz eta kontuz zeuek be, eredua zarie ta!

Ez bizi burumakur, altxeu buruek!!!

+ Irakurri

AYARZA 75. urteurrena

2024/12/18

1949ra begiradatxo bat eman eta bertara bidaiatzean, General Mola kalean kokatu eta hantxe dugu, gaur egun bezala Ayarzako gozo-denda kuttuna. Leku berean, produktu eta errezeta berarekin, eta geroago, familia guztiak eman dion maitasun amaigabearekin. Anjel Ayarzak bere emazte Miren Gastelurekin

GABONAK ERRUMANIAN

2024/12/18

Tradizioaren, fedearen eta kultura-aniztasunaren ospakizuna Errumanian, Gabonak jai bat baino askoz gehiago dira; espiritualtasun, sinbolismo eta alaitasun komunitario handiko garaia da. Kristau tradizio ortodoxo handienetakoa duen herrialdea izaki, Gabonetako ospakizunek ondare kultural aberatsa islatzen dute, elementu erlijiosoak, landa-ohiturak eta komunitate-zentzu

AMOREBIETAK ELKARTASUNEZ ETA EKINTZAZ ERANTZUN DIO LARRIALDIARI

2024/12/18

DANAk Valentzian eragindako suntsipenaren ondoren, Aitor Aparicio, larrialdietako teknikaria eta Amorebietako bizilaguna, laguntza humanitarioko kanpaina solidario baten buru izan zen, eta ondoko hiri eta herri guztiak mobilizatu zituen. Hiru egun eskasetan, funtsezko baliabideak biltzea lortu zuten kaltetutako eremuetara bidali zituzten

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only