Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartuko du Amorebieta-Etxanoko Udalak, seinale berrien bidez

  • San Juan eta San Pedro kaleetako zebrabideetan argi-balizak eta seinale berriak instalatzeak oinezkoen ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzea ekarriko du, 26.680,50 €-ko inbertsioarekin.

Oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta gehien erabiltzen diren zebrabideetan ikusgarritasuna handitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko hainbat tokitan seinaleak hobetzeko lanak hasi ditu. Ekintza hau batez ere oinezkoen hiru pasagunei eragiten die: bat San Juan kalean eta bi San Pedro kalean.

Pasagune hauetan, kontrol adimenduneko teknologiaz hornitutako 10 argi-baliza instalatuko dira, baita seinale bertikal berriak ere, LED teknologia aurreratuko oinezkoen piktogramarekin argiztaturik. Une honetan hobekuntza horietan lanean dihardu Udalak eta zebrabideak ikusgarriago egiten lagunduko dute, bereziki ikuspen txikiko baldintzetan, hala nola, gauean edo euri egunetan.

Udalak 26.680,50 € bideratu ditu lan horietara, bide-segurtasunaren eta oinezkoen babesaren aldeko konpromisoa indartuz, Amorebieta-Etxano herri seguruagoa eta irisgarriagoa izan dadin.

+ Irakurri

503 gaztek hartu dute parte Amorebieta-Etxanon ospatu den I’m Bizi 2025 programan

2025/11/28

Zelaietako frontoian egin da DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako topaketa hau, non gazteek hainbat tailer, dinamika, mahai-inguru eta jarduera praktiko

Amorebieta-Etxanok zerbitzu publikoak eta familia zornotzarren babesa indartu ditu 2026rako udal aurrekontuetan

2025/11/26

35.988.500 euroko aurrekontuarekin, Udalak inbertsioa % 6,36 handitu du aurreko urtearekin alderatuta, udalerri kohesionatuago eta etorkizunera bideratuago batekiko konpromisoa sendotuz.

Amorebieta-Etxano Euskadi Lagunkoia sarera batu da, udalerri lagunkoiago baterantz urratsa emanez

2025/11/21

Amorebieta-Etxano Lagunkoiaren helburua da udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta herritarren beharretara egokituagoa eraikitzea, pertsona guztien ongizatea ardatz hartuta. Ekimenaren berri emateko

This website uses cookies to enhance your browsing experience and ensure the site functions properly. By continuing to use this site, you acknowledge and accept our use of cookies.

Accept All Accept Required Only