Ekainaren 23ko gauean, San Juan ermitaren ondoko hariztian, Sorginen Gaua ospatzen da, euskal tradizio desberdinak batzen dituen โperformanceโ sinbolikoa.
Zornotzako Talde Feministak eta Akelarre Aniztasun Taldeak antolatzen dute Sorginen Gaua.โLehenengo kalejira bat egiten dugu herritik San Juanera. Txistulariak eta trikitixak jotzen doaz, jendea batzen dugun bitartean. Euskal kultura ere sustatu nahi dugu eta musika tradizionala ezin da faltaโ.
San Juan toki berezia da, aproposa. Sare telurikoak bertatik pasatzen omen dira, energia berezi batez dohainduz espazioa. โLekua berezia da, ez dakigu zer daukan baina atmosfera magikoa sortzen da bertanโ. Haritz zaharrak, iratzeak eta txalapartaren oihartzunak misterioz janzten dute eszenatoki naturala ilunabarrean.
Erritua
Txupinak ematen dio hasiera errituari: โGuretzako ez da San Juan Gaua, Sorginen Gaua baizikโ. Sorginak beltzez jantzita agertzen dira, korro bat sortuz. โKonjuru bat irakurtzen dugu, gari-sorta bati sua eman eta astintzen dugun bitarteanโ.
Arao edo konjurua Miren Larreak egiten du azken urteetan. โBehar den emozioa jartzen dio eta oso ondo egiten du, beraz, momentuz horretan ez dago erreleborikโ. Gainontzeko betebeharretan bai, erreleboa beharrezkoa da. โGauza piloa dira antolatu behar direnak eta guri erakutsi diguten bezala, guk hurrengoei erakutsi beharko diegu. Belaunaldien arteko harremana oso garrantzitsua da, tradizioa mantendu daitenโ.
Sua
Gari-sortaz baliatuz sutea pizten da. โSuak urteko gaitz guztiak erreko ditu eta datorren garai berrian garbi sartuko garaโ. Gaitz hauek konjuruan aipatzen dira: โMatxismoa, faxismoa, eraso sexistak. Azken finean Zornotzako Talde Feminista gara antolatzaileak eta horretara bideratzen ditugu aldarrikapenak azken urteetanโ. Talde feministarekin batera, Akelarre Aniztasun Taldeak ere hartzen du parte antolaketan. โIkusten genuen sorginak jaso zituzten auziak eta gaur egun pertsona askok โdesberdinakโ izan edo jokatzearren jasan behar dituztenak ez direla hain desberdinak. Horregatik salatzen dituguโ.
SAN JUAN
San Juan de la portaletaรฑa. Zapatu arratsaldian hamalau atso tronpeta joten motroi baten gainian.
Urra urra urra San Juanetan dantzan egin daigun ifar haizetan (bis)
U, u, uu San Juanera goaz gu. U, u, uu San Juanetik gatoz gu.
Deinona sorgin, eltxo ta sorgin guztiak dira erretasoloetako landara onak garbiratu daitezan.
Akelarrea
Behin sua piztuta, Sorginak bueltaka hasten dira eskutik ebatuta, San Juan abestia abesten duten bitartean: โSan Juan de la portaletaรฑa, zapatu arratsaldian, hamalau atso tronpeta jotzen motroi baten gainianโฆ Eta suaren gainetik saltoka hasten gara sorginak akelarretan egiten zuten bezala. Guretzako sorginak ez ziren txarrak, alderantziz, emakume independienteak, askotan botika eta belar gaietan jakintsuak zirenak. Horregatik jazartzen zituztenโ. Hortik aurrera ikusleek ere hartzen dute parte Akelarrean: โSuari salto egiten, dantzan, kantatzen edo irrintziak botatzenโ.
Erromeria
Akelarrearen ostean, festarako denbora ere badago. Gabeko eskaintzarako txosna bat jartzen da eta kontzertu txikiak antolatzen dira. โEuskal musika eta dantzekin hasten gara, erromerian. Gero, denetarik jarri dezakegu, regetoia eta guzti entzun daiteke gauean zehar, beti ere espazio seguru eta aske bateanโ. Akelarrea da, baina garaikidea.
Ama Lurra
Ekainaren 23 inguruko egunetan udako solstizioa gertatzen da. Urteko gau laburrenaren ostean, egunak laburtzen hasiko dira eta udari ongi etorria ematen zaio ipar hemisferioan. Kultura askok berritze, emankortasun eta ugaritasun une gisa ospatu dute historian zehar udako solstizioa. Energia positibo handiko unetzat hartzen da, eta ohikoa da pertsonak argitasuna eta bizitza ospatzeko biltzea.
San Juan Gaua, Sorginen Gaua
Zientziak, gure bizi kalitatea nabarmen hobetzeaz gain, misterio asko argitu ditu bere garapenean. Gaur egun badakigu suaren inguruan dantza egiteak ez dituela gauzak hobetuko. Ala bai…?
Euskal Herriko sorgin ehizak, sineskeriaren, fanatismoaren eta intolerantziaren arriskuen oroigarri izan behar du. Gertaera horiek gogora ekartzea eta irudikatzeak baliogarria izan behar da, gaur egun, oraindik gertatzen diren era askotako jazarpenak saihesteko.
โHerriko pertsona guztiak gonbidatzen ditugu San Juanera, giro alai, aske, anitz, eta seguru baten parte izateraโ.
Gora Sorginen Gaua, urte askotarako!